2012/05/23


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Xalbador salbatzera dator Herri Urrats
    Xalbador salbatzera dator Herri Urrats

    2012/05/10
    Hezkuntza / Iparraldea

    Bildutako dirua Xalbador ikastegiko berrikuntzak ordaintzeko erabiliko da, iazko edizioaren eta heldu den urtekoaren gisara. Bigarren hezkuntzako kolegioa da Xalbador, hamaika eta hamalau urte bitarteko haurrak jasotzen dituena, eta 1987an erosi zuen guraso talde batek, berme gisa beraien etxe pertsonalak hipotekatuz. Egun, 260 ikasle ari dira bertan, eta urtero 20 gehiago sartzen dira, Gorostiagak jakinarazi zuenez: "Ez du aski gaitasun, dena berritu beharra dugu, eta zati bat bertan behera bota. Eraikuntza lan garrantzitsuak hasi ditugu jada, nahiz eta oraindik dirua lortu ez".[+]


  • Maiatzaren 1ean mobilizazio ugari eta eskaera bat: murrizketarik ez!


    Maiatzaren 1ean mobilizazio ugari eta eskaera bat: murrizketarik ez! 2012/05/02
    Ekonomia / Euskal Herria

    Azken urteetako mobilizazio jendetsu eta anitzenak izan dira Maiatzaren Lehenean Euskal Herrian, Rajoyren nahiz Sarkozyren politika atzerakoien kontra, nagusiki. Manifestazio handiena Bilbon burutu zuen ELAk, 11.000 lagun bildu ziren bertan sindikatuaren arabera. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Espainiako Gobernua ez ezik, Eusko Jaurlaritza ere gogor kritikatu zuen, eta hipokresiaz jokatzea egotzi zion.[+]


  • Merindad de Sangüesa. II. Tiebas-Muruarte de Reta, Elorz, Burlada liburua


    Merindad de Sangüesa. II. Tiebas-Muruarte de Reta, Elorz, Burlada liburua 2012/01/27
    Jimeno Jurio

    Jose Maria Jimeno ikertzaile eta historiaegile handiaren lan osoko 42. liburu honetan 70 eta 80.ko hamarkadeetako Tiebas-Muruarte de Reta, Elorz eta Burlatako historia zein toponimia jasotzen du dibulgazio liburu honetan.[+]


  • Merindad de Sangüesa. II. Tiebas-Muruarte de Reta, Elorz, Burlada liburuaren aurkezpena


    Merindad de Sangüesa. II. Tiebas-Muruarte de Reta, Elorz, Burlada liburuaren aurkezpena 2012/01/25
    Jimeno Jurio

    «Obras Completas» de José María Jimeno Jurío - ren "Bilduma"

    Tokia eta ordua:
    Osteguna, urtarrilak 26, 11,30etan. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan (Tudela kalea, 20-3.) Iruña[+]


  • Olentzero.net, web orri bat, proiektu ba


    Olentzero.net, web orri bat, proiektu ba 2011/12/14
    Kultura

    Udalbide/Udalbiltzak eta Olentzeroren Lagunen Elkarteak prentsaurrekoa egin zuten abenduaren 13an, Olentzero.net ataria eta Olentzero aldizkaria aurkezteko. Eta Iruñan abenduaren 17an burutuko den Olentzeroren gaineko ekitaldiaren berri emateko.[+]


  • Abian da 'Gazteak Plazara' kultura proiektuak laguntzeko deialdia


    Abian da 'Gazteak Plazara' kultura proiektuak laguntzeko deialdia 2011/12/01
    Euskara / Nafarroa

    Euskara Kultur Elkargoak 20.000 euro banatuko ditu onartutako lanen artean
    Edozein motatako kultur ekimenek parte hartu dezakete: musika, antzerkia, zinema, literatura, dantza...[+]


  • Udalbiltza-Udalbide Iparraldean lanean 2 miloi euro eta erdi, elemenia bat ekimen


    Udalbiltza-Udalbide Iparraldean lanean 2 miloi euro eta erdi, elemenia bat ekimen 2011/11/29
    Udalbiltza

    Iparraldeko LEMA aldizkariak (2011, azaroa), Mª Eugenia Arrizabalaga, Udalbiltza-Udalbideko Zuzendaritza Batzordeko Lehendakariari elkarrizketa.[+]


  • « NAFARROA, La Navarre », Bixente Serrano Izko historialariak idatzia


    « NAFARROA, La Navarre », Bixente Serrano Izko historialariak idatzia 2011/11/25
    Kultura / Euskal Herria

    UDALBILTZA-UDALBIDEk gonbidatzen zaitu liburuaren aurkezpenera :

    « NAFARROA, La Navarre », Bixente Serrano Izko historialariak idatzia

    2011ko azaroaren 28 astelehena, 10.30etan

    Elkar Liburudendan Baionan,

    Liburu horrek aipatzen du Nafarroaren historioa prehistoriatik orain arte. Bereziki, erakusten ditu Baxe-Nafarrako eta Nafarroa Garaiko familien arteko hartu emanak. Agertzen den momentuan badu 500 urte (1512) Kastillak konkistatu zuela Nafarroa.[+]


  • Kultur zikloak Erronkari eta Zaraitzun


    Kultur zikloak Erronkari eta Zaraitzun 2011/11/11
    Kultura / Nafarroa

    Urritik abendura bitartera, Bi bailara hauetako Euskara Zerbitzuk kultur ekitaldi sorta antolatu du adin guztietako euskaldunentzat: tailerrak, antzerkia, ipuinak, txontxongiloak, dokumentalak, Euskararen Nazioarteko Eguna, euskal musika tresnen inguruko
    saio didaktikoa....[+]


  • Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra


    Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra 2011/11/02
    Diaspora

    Prest dago dena Donostian asteazkenean abiatuko den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrerako. Bertara 22 herrialdetako 80 bat euskal erakundetako ordezkari bilduko dira. Bihar bertan hasiko dira heltzen Diasporako euskaldunak, baina kongresuaren jardunaldiak azaroaren 2tik 4ra egingo dira. Hiru egun horietan egitarau mardula du bilkurak: kongresuko saioak, Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegia, ikasleentzako jardunaldi bereziak, liburu aurkezpenak eta Diasporarekin harremana duten elkarte eta erakundeen azoka.[+]

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©