Historian zehar euskaldun askok Euskal Herritik alde egiteko beharrean aurkitu dira. Arrazoiak batzutan ekonomikoak, bestetan politikoak izan dira. Harrerako herrietan ongi etorriak izan eta sarritan herri haietako garapenerako oinarrizko parte hartzaileak izan zaretenez gain, Euskal Herriarekiko duzuen lotura ez da moztu. Oro har, mundu osoan zehar Euskal Etxeak ugaritu dira euskal hazia zabalduz.
UDALBILTZA®ren sorrerako adierazpenetan Euskal Herriko etorkizunerako Diasporaren iritziaren garrantzia aipatzen da. Gonbit honekin konpremezu hau berritu nahi dugu.
Gune honen barruan mundu osoko euskaldun guztientzat atal berezi bat egiteko asmoa dugu. Euskal Etxeek eta Euskal Etxeko kideek euskal identitatea haragitzen duzue mundu osoan. Inork ezin du, zuek baino hobeki, Euskal Herriko errealitatea ezagutu eta ezagutarazi. Oinarrizko atal zarete Euskal Herriko eraikuntza prozesuan, eta horregatik, zuen iritzia funtsezkoa da herria eratzerakoan. Euskal Etxeen eta gure erakundearen arteko joan-etorriak bideratzearren eta Euskal Herriaren zati baitzarete, ZORTZIGARREN HERRIALDEA deitzen da atala.
UDALBIDEren xedeak lortzeko, ezinbestekoa da alde bien arteko harreman eraginkorra izatea: Zuen jardueraz eta kezkaz informazioa nahi dugu eta aldi berean, guk hemengoa gertutik helarazi. Euskal Herria osatzen duten gainerako herrialdeen artean elkargune indartsu bat sortu nahi baitugu.
Diasporan bizi zaretenok Euskal Herritik urruti egon arren, Euskal Herriaren parte zarete. Hortaz, herri honen oraina eta geroaren erantzule eta partaide ere. UDALBIDEtik, administrazio publikoek egiten dutenaz kanpo, diasporako herritarrak erantzule eta partaide izaten segitzeko ekimenak bultzatuko ditugu: hitzaldiak eginez, esparru kulturalak irekiz, gai sozialak plazaratuz... Hitz batean esanda, herri honen ezaugarri eta nortasunekin bat egiten duzuenokin elkarkidetza indartu.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |