2012/05/24


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

'Guaixe' aldizkaria eta Beleixe irratia, kinka larrian

Komunikabideak / Nafarroa - 2012/01/07

Argazkia 1 / 2

Sakanako Guaixe astekaria eta Beleixe irratia kudeatzen dituen Bierrik Fundazioak protesta egin du, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak kendu dizkielako euskarazko hedabideei. Nafarroako Gobernua bere araudiaren aurka joan dela salatu dute eta horrek egoera larrian utzi dituela. Protesta gisa, Guaixe aldizkariaren azken zenbakia argazkirik gabe joan da.

CIESen datuen arabera, 15.000 irakurle inguru ditu astekariak eta Sakanako bizilagunentzat kalte handia litzateke medioa itxi behar izatea, azaldu du Bierrik Fundazioko koordinatzaile Ainhoa Urretagoienak. Irakurleei ere deia egin die Urretagoienak: "Euskarazko mediorik gabe bailarak galduko lukeenari buruz hausnartu dezatela nahi dugu".

Oro har, euskarazko komunikabideak diru-laguntzarik gabe uzteko Nafarroako Gobernuaren erabakiak hedabide asko eta asko kaltetu ditu foru erkidegoan.



Iturria: http://www.argia.com/albistea/guaixe-aldizkaria-eta-beleixe-irratia-kinka-larrian


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©