2012/05/24


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Adierazpena Iruñean suertatu zen hilketa eta Madrilen izandako atentatuaren aurrean

Udalbiltza - 2004/03/14

Julian EIZMENDI, UDALBILTZAren Lehendakaria eta Azpeitiko Alkatea, Erakunde honen alde lanean ari diren Euskal Herriko Udal Hautetsi guztien izenean, atzo Iruñean suertatu zen hilketaren aurrean eta Madrilen izandako atentatuaren errebindikazioa dela eta, zera adierazi nahi du:

1.- UDALBILTZAk tinkotasun osoz gaitzetsi nahi du atzo Iruñean polizi baten eskutik Angel BERROETAren hilketa. Bere senide eta lagunei gure dolumin, gertutasun eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu.

2.- Onartu ezina da edonor `justizia´ bere esku hartzea, ezta ere, bidezkoa ez den mendeku bat; inork ez da beste pertsona baten bizitzaren jabe.

3.- Madrilgo atentatuari dagokionez, guk eskatu bezala, ETAk ezeztatu du bere parte hartzea; nolanahi, askotan adierazi dugun bezala, orain ere ETAk aukera ezin hobea du Euskal Herriari bere ekarpen handien eta ausartena egiteko: armak, behin betiko, uztea, alegia. Euskal Herriak ez du biolentziarik nahi, ez du ETA maite eta euskal hiritarrek demokratikoki eta era askean erabaki nahi du bere etorkizuna.

4.- Espainiako Gobernuak eta PPk, beste kasu askotan bezala, gezurretan, manipulatzen eta informazioa ezkutatzen aritu dela uste dugu. Beharrezko ardura politikoak hartzea exijitzen diegu eta gaurko hauteskundeetan hiritarrek PPren onartu ezinezko maniobrei erantzuna ematea espero dugu.

5.- Euskal Herrian zein munduko beste leku batzuetan bizi dugun gatazkek gainditzeko, bide bakarra dute: indarkeria baztertu, giza eskubide guztiak pertsona guztientzat aldarrikatu, elkarrizketa eta demokratikoki herriek adierazten duten erabakiak errespetatu.






Euskal Herrian, 2004ko martxoaren 14ean


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©