Kultura / Liburua - 2010/01/03
Argazkia 1 / 2
'Aizkora. Apustuak eta txapelketak 1949-2009' da liburuaren izenburua eta 700 orrialde inguru ditu. Ia bi urte pasatu ditu Espelosinek bere lanetik aparte gogotik lanean aizkolariek egindako balentria guztiak artxiboetan bilatzen eta bildutako guztia liburu batean idatzi du.
Azken 60 urte hauetan jokatutako 785 bat apustu eta txapelketa ageri dira liburuan. Azkenean, hainbertze amestutako liburua atera du Espelosinek herri kirolzale guztiendako. 1.500 ale argitaratu dira eta 30 euroan daude salgai, liburuaren argitarapena, besteak beste, UDALBIDEren laguntzari esker gauzatu da. Salmentatik ateratako dirua Zubietan Mindegiari eskainitako eskultura bat egiteko erabiliko da.
Aizkorari buruz Antton Espelosinek idatzi duen liburuaren aurkezpena abenduaren 18an egin zen Sunbillan. Aurkezpen egunean Espelosinek bere ondoan eduki zituen aizkolari haundi eta famatuak, Donato Larretxea aizkolari haundia eta Patxi Astibia aizkolari haundia izandakoa.
Ez da Antton Espelosinek argitaratzen duen lehen liburua. Orain hiru urte, Ramon Latasaren biografia egin zuen, 'Basoko aizkolaria' izenurupean.
Informazio iturriaren bilketa: www.ttipi.net
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 |