Hezkuntza / Nafarroa - 2012/01/23
Argazkia 1 / 1
Nafarroan 3 urteetako 6.300 umeek euskaraz ikasiko dute, horregatik eskaera berezia eta premiazkoa gobernuari, utzikeria salatzeko eta D ereduak hizkuntza aniztasuna bermatzen duela eskatuz.
Lotu irakaskuntza berdeari. Matrikula ezazu zure seme-alaba D ereduan (PDF) izeneko kanpaina abiatu dute Nafarroan Euskara Kultur Elkargoak, Ikastolen Elkarteak, Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteak, Sortzen Ikasbatuaz taldeak eta Topaguneak.
"Arrazoi asko daude, dudarik gabe, euskarazko irakaskuntzaren alde egiteko. Horietako garrantzitsu bat da mundu ekologikoagoaren aldeko apustu bat dela", diote eragileok, batez ere gurasoei zuzenduaz: "Ekologia ez da bakarrik inguruneaz arduratzea; aitzitik, hizkuntza eta kultura aniztasuna zaintzea ere bada. Ekologia hurbilenaren eta aldi berean globalaren alde egitea da. Muturreko egoera batean, adibidez, berdin jokatzen badugu eta okertzen bagara, huts egitea orokorra izango da. Aldizkako aukerak ezinbestekoak dira. Hizkuntzak zaintzea lagungarria da, zalantzarik gabe, herrien arteko elkarrizketa eta bakea ahalbideratzeko. Horixe egiten duzu zure seme-alaba euskarazko ereduan matrikulatzen.
Euskarazko haur eskola baten eske
Halaber, Iruñeko alde zaharreko dozenaka gurasok kalejira egin zuten ostegunean, umeak aulkian hartuta, euskarazko haur eskola bat behar dutela aldarrikatzeko. Umore giroan egin zuten eskaria, Iruñeko kaleetan.
Erakundeen utzikeria salatu zuten, eta, horretarako, bi erakunde lotu zituzten bidean: Nafarroako Parlamentutik abiatu ziren, eta Iruñeko udaletxean amaitu zuten. Aldarri bera hartuta beste hainbat ekimen ere egin dituzte, aurrematrikulazio kanpaina hastear delarik.
Iturria: http://paperekoa.berria.info/harian/2012-01-19/014/001/euskarazko_haur_eskola_baten_eske.htm
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |