2012/02/08


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Donejakue bidea Nafarrotik ikusita

Jimeno Jurio - 2010/03/11

Argazkia 1 / 1

'El Camino de Santiago y su historia Apuntes desde Navarra'. Jose Maria Jimeno Jurioren bilduma erraldoiaren baitan argitaratu den azkeneko liburua. Nafarroako historian eta baita ere, Europa Mendebaldekoan Erdi Aroan gauzatu ziren mugimendu erlijioso-soziologikorik handienak, erromesaldiak, horien artean Donejakue Bidea, du aztergai.

Kristau erreinu guztietako jende uholdeak eragin handia utzi zuen bide osoan eta nola ez, Nafarroan bertan. Erresuma osoa gizarte, artea, ekonomia, kultura, ohitura eta erlijio aldetik guztiz berrezartzea ekarri baitzuen.

Donejakue Bidea Nafarroa osotik igarotzen zen, Frantziatik hainbat bide sartzen baitziren Santiagora heltzeko intentzio eta ilusioarekin. Orreagatik, Jacatik, Baztandik… erresuma osoa zeharkatuz Lizarratik Errioxara jauzi eginez. Fededun andana, kantu eta otoitzean murgilduta, guztiek helburu bakarra izanik: Finisterre (bidearen amaiera, orduko munduaren amaia).

Artaxonako historia-egile apartaren eskutik, liburua altxor ederra dugu arlo honetan Nafarroan gertaturiko guztia in sic tu ezagutzeko.


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©