2012/02/08


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

EKFB Tolosa, euskal kirolaren hiriburu

Kirola / Euskal Herria - 2009/10/29

Argazkia 1 / 1

VI. Euskal Kirolaren Eguna ospatu zuten igandean Tolosako Usabal kiroldegian. Tolosa euskal kirol federatuaren hiriburu bilakatu den bigarren aldia izan da honakoa, orain dela hiru urte ere bertan antolatu zuten EKFBk, udalbidek lagunduta.

Kirol-jaialdia antolatu zuen Euskal Kirol Federazioen Batasunaren (EKFB) esanetan, 6.000 bat pertsona hurbildu ziren Tolosara euskal selekzioei sostengua ematera. Guztira, 500 bat kirolarik hartu zuten parte txapelketa, erakustaldi zein tailerretan. Hartara, pozik agertu ziren bai antolatzaileak zein Udaleko ordezkariak deialdiak izan zuen erantzunarekin.

`Gure artean burutzen diren kirolen ezagutza eta hastapena jende artean sustatzea da Euskal Kirolaren Egunaren helburu nagusia´; horretarako, adin guztiei zuzendutako ekintzak prestatu zituen EKFBk. Hainbat izan ziren, beraz, Usabalen erakutsi ziren modalitateak: gimnasia, areto futbola, judoa, badmintona, eskalada, igeriketa, errugbia, arku tiroketa, saskibaloia, xakea, padela, pilota, mahai-tenisa, karatea, kayak-surfa, taekwondoa, surfa, urpeko jarduerak, hipika etab.


Euskal kirolaren eta selekzioen egun handia izan zen igandekoa; hartara, adin eta jatorri guztietako jendeak parte hartu zuen ekintzetan.
Horrez gain, euskal kirol zein selekzioen aldarrikapena egiteko aukera ere izan zuten ordezkari ofizialek eta oroitarrian plaka berria jarri zuten kiroldegiaren sarreran. Bertan izan ziren, besteak beste, Abraham Olano txirrindularia, Axier Muniain olatu handiko surflaria, Alberto Zerain mendizalea, Jon Erguin piraguista, Andoni Imaz futbol jokalari ohia, Jokin Bildarratz Tolosako alkatea eta Jose Ramon Garai Euskal Kirol Federazioen Batasuneko presidentea eta Bixente Arozena, Udalbideren izenean.


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©