Eusko Jaurlaritza - 2009/05/06
Argazkia 1 / 2
Ahoz eta zutik bozkatu zuten legebiltzarkideek. Patxi Lopezen hautagaitzak gehiengo absolutua lortu zuen PSEren, PPren eta UPyDren botoei esker. EAJk, Aralarrek eta EAk Ibarretxeren hautagaitzaren alde egin zuten, eta Ezker Batua abstenitu egin zen.
PSEren hautagaia, Patxi Lopez, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari berri izendatu zuten maiatzaren 5ean Eusko Legebiltzarrean egindako izendatze eztabaidaren ostean.
Patxi Lopez EAEko Lehendakari berria da jada, PSEko, PPko eta UPyDko legebiltzarkideek emandako botoei esker. Juan Jose Ibarretxeren hautagaitzak, berriz, EAJren, Aralarren eta EAren babesa jaso zuen. Ezker Batua, aldiz, abstenitu egin zen.
Lehendakari berri izendatu zutenean, Patxi Lopezek Juan Jose Ibarretxe kargua utzi duen Lehendakariaren zoriona jaso du, baita Eusko Legebiltzarra osatzen duten gainontzeko kideena ere.
Maiatzaren 7an egin zuen Lehendakari karguaren promesa Patxi Lopezek, Gernikako Juntetxean. Bertan, agindu makila hartuko baitzuen.
Iturria: http://www.lehendakari.euskadi.net/r57-lhricont/eu/contenidos/noticia/inter_20090505_debate_investi/eu_int_deba/inter_20090505_debate_investi.html
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |