2010/03/10

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Emisioak eten ezean irratien aurka egingo du Sanzen gobernuak

Udalbiltza - 2009/06/18

Argazkia 1 / 2

UDALBILTZA®ren ADIERAZPENA Nafarroako gobernuak euskal irratien emankizunak eteteko hartu duen erabakiaren aurrean.

Nafarroako Gobernuak AENAren informea aitzakitzat hartuta, Iruńerriko euskarazko irratiak, Euskadi Irratia, Euskalerria Irratia eta Radio Euskadiren emankizunak eteteko hartu duen erabakiaren aurreaN, Udalbiltza®tik zera adierazi nahi dugu, adierazpen, informazio askatasunaren eta euskararen alde:

1. Emankizunak etetearekin, Iruńerrian aspaldidanik tinko errotu diren euskarazko komunikabideen eta entzule sare indartsuaren aurkako erasoa da.

2. Halaber, adierazpen askatasuna, informazio askatasuna, hala nola euskara eta gure kulturaren aurkako erasoa.

3. Lizentziak ez ematea ere, Euskalerria Irratia kasurako.

4. Ekimen honek azpian duen asmo politikoa salatzen dugu eta, era berean, azpimarratu nahi dugu botere Judizialak geroz eta gardentasun demokratiko gutxiago duela eta botere politikoaren eragina geroz eta indartsuago nozitzen duela.

Harturiko erabaki sasi-politikoa atzera botatzeko eskatu eta exijitzen diogu Nafarroako Gobernuari. Horregatik, Iruńerriko eta euskal hautetsi eta herritar guztiei euskal komunikabideen aurkako erasoa gaitzesteko eta kalteturiko komunikabideei elkartasuna eta atxikimendua erakusteko burutuko diren ekitaldi guztietan parte har dezaten dei egiten diegu.





Julian Eizmendi Zinkunegi
UDALBILTZA®ko Lehendakaria


Euskal Herrian, 2009ko ekainaren 18an

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©