Komunikabideak / Nafarroa - 2012/01/22
Argazkia 1 / 1
Nafarroako Esan Erran irratiak atzo goizean egin zuen bere azken saioa, oraingoz. Udal lizentzia bidez emititu duen irratia Ametza Kultur Elkarteak kudeatzen du, Pulunpe aldizkariarekin batera. Egoera ekonomiko larrian zeuden bi hedabideak eta Nafarroako Gobernuaren erabakiaren ondorioz, hau da, 2012rako euskarazko hedabideei diru-laguntzetan euro bat bera ere ez ematea erabakitzearen ondorioz, irratia isilik uztea erabaki dute.
Esan Erran irrati proiektua 1996an hasi zen mamitzen eta Nafarroako Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Anue eta Atetz bailaretan eta Lantz herrian entzuten zen. Maitane Burusko izan da gaur arte irratiko langilea.
Ametza Kultur Elkarteak langile bat ordaintzeko adina dauka eta Pulunpe hilabetekaria egiteko baliatuko du. Haien asmoa irratia boluntarioen bidez abian jartzea da.
Iturria: http://www.argia.com/albistea/esan-erran-irratiak-emititzeari-utziko-dio
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |