Komunikabideak / Iparraldea - 2011/04/03
Argazkia 1 / 1
Euskal Telebistako ETB-1, ETB-2, ETB-3, eta ETBSat kateak LTDren bidez hartu ahal izango dira Iparraldean martxoaren 29tik aurrera. Itzalketa analogikoa ere egiten ari dira, baina ez da oztoporik izango jarraian ETB lurrezko telebista bidez hartzeko. EITBko telebistekin batera, irratiak ere izango dira entzungai LTDren bidez: Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Gaztea, EITB Musika eta Radio Vitoria.
ETBko Gipuzkoako multiplex-a (60. kanala) Iparraldera zabaltzeari esker lortu da Iparraldean EITB lurrezko telebista digital bidez hartzea. Horrez gainera, lurreko seinalea iristen ez den lekuetan ETB-1 Fransat satelitean hartu ahal izango da dohainik.
Lorpen honetan, EITBk Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoarekin digitalean komunikazio taldeko euskarazko hedabideak zabaltzeko sinatu zuen lankidetza hitzarmenak garrantzi handia izan du. Alberto Surio EITBko zuzendari orokorrak iragarri ditu Iparraldeko emisioak.
Telebistak gora egin du eta Internet nabarmen igo da
Bestalde, Patxi Arratibel EITBko Estrategia zuzendariak, EITBk urteko lehen hiruhileko audientzien bilakaera aurkeztu du. Telebistan, egonkortasuna eta goruzko joera arina nabarmendu ditu eta Internet-en, berriz, igoera azpimarragarria izan da. Telebista kate multzoak (ETB-1, ETB-2, ETB-3 eta ETB Sat) 11,3 puntuko audientzia zatia eskuratu du, 2010ean guztiak batera 10,8 puntu eskuratu zituztelarik irailetik abendura bitartean.
Interneten, eitb.com-ek nabarmen gora eginez jarraitzen du. 920.000 erabiltzaile bakar baino gehiago izan ditu otsailean. Hau da %26 igo da 2010ean bataz beste eskuratutako 726.000 erabiltzaile bakarrekin alderatuta.
Iturria: http://www.eitb.com/telebista/etb1/osoa/628363/etb-ltd-ikusi-ahal-izango-da-iparraldean/
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |