2012/05/24


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskal etxeen webgune berriaren aurkezpena

Diaspora - 2008/11/25

Argazkia 1 / 2

Webgune berriak munduko euskal herritarren arteko harremanak indartzeko aukera emango duela uste du Lehendakariak.
`Mundu guztiko euskal herritarrok aurrera aterako gara, hori lortzeko barne indar izugarria dugulako´.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen buru izan zen Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria. Munduko euskal etxe guztiek izango duten webgune berria, www.euskaletxeak.net, aurkeztu zuten azaroaren 13an bertan. Atari berriaren helburua euskal etxeen eta administrazioaren arteko edota euskal etxe ezberdinen arteko harremanak erraztea da.

Webgunearen aurkezpen ekitaldian, Iñaki Agirre, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia eta Josu Legarreta, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaria ere izan ziren Lehendakariarekin. Ibarretxek esan zuenez, euskal herritar guztien egoera, Euskadin bizi ala ez bizi, Eusko Jaurlaritzarentzat ardura bat da.
Pirinioetako bi aldeetan hiru milioi eta erdi euskal herritar bizi direla, baina munduan beste sei milioi gehiago bizi direla gogorarazi zuen Lehendakariak. `Zuen egoerak ere kezkatzen gaitu´, esan zuen Ibarretxek, `eta zuen arazoak konpontzeko ere hemen gaude´, gaineratu zuen.


Hala ere, nahiz eta zailtasunak eta krisialdia egon, esan zuen uste osoa zuela euskal herritarrok etsiko ez dutela eta aurrera egingo dutela, izan ere, `hori lortzeko barne indar izugarria dugu.´

Oso pozik eta harro sentitu zen webgune berria aurkezteaz, mundu guztiko euskal herritarron ekimena delako, eta, beraz, `bere helburua euskal herritar guztiak dira´. Bere aburuz, erreminta berri honek `guztiok aberasteko´ balioko du.


`Zortzigarren euskal probintziak´ esperientziak, ekimenak eta ekitaldiak komunean jarriko dituen webgune hau bezalako tresnekin `gure herriaren etorkizuna sortzeko´ egindako ekarpena aintzat hartuko du.

Lehendakariaz gain, batzordea Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak, Iñaki Agirrek eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendariak, Josu Legarretak, osatu zuten, baita Legebiltzarreko, Unibertsitateko, Euskaltzaindiko eta hiru Euskal Etxetako (Carlos Sosa, Argentinakoa, Jon Zaballa, Madrilgoa eta Xabier Berrueta, San Franciscokoa) ordezkarik ere.




www.euskaletxeak.net

www.euskaletxeak.net Interneteko ataria Uruguaiko, Argentinako, Iparramerikako, Venezuelako, eta Espainiako Estatuko euskal etxeetako federazioek sortu dute, eta bere helburua euskal etxeen eta administrazioaren eta euskal etxe ezberdinen arteko harremanak erraztea da.

Bere helburuen artean dago, baita ere, formazioa eta memoria historikoa bultzatzea. Horretarako, atarian formaziorako materiala, argazkiak, bideoak eta hainbat agiri historiko egongo dira denentzat eskuragarri.
Webguneak euskal herritarren arteko harremanak indartu nahi ditu eta, horretarako, foro bat jarriko dute, hainbat azpifororekin. Foro hori, gainera, topaleku bat ere izango da, euskal etxeek egiten dituzten ekintza ezberdinei buruzko informazioa emateko. Informazio hori kroniken, argazkien eta bideoen bidez helaraziko dute, bai atzerrian bizi diren euskal herritarrek, baita euskal etxeek ere.

www.euskaletxeak.net leku global bat, mugaz bestaldekoa da, bultzatzaileek diotenez, eta edozein euskal herritarri beste euskal herritar batzuek egiten dituzten ekintzak ezagutzeko aukera emango dio, baita berak egindako gauzak jakinarazteko, eta beste batzuekin harremanetan egoteko, bien artean kilometro asko egonda ere.





http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-10735/eu/contenidos/noticia/inter_20081113_portal/eu_inter/inter_20081113_portal.htm


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©