Kultura / Euskal Herria - 2009/12/10
Eusko Ikaskuntzak 2006tik hona urtero deitu duen ENE (Euskararen Nazioarteko Eguna) izeneko saria, NABO (North American Basque Organizations - Ipar Ameriketako Euskal Erakundeak) Estatu Batuak eta Kanadako euskal etxeak biltzen dituen elkarteari egokitu zaio aurten, 2009ko edizioan. Saria urtero ematen du ezagutzera Eusko Ikaskuntzak Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, eta berau errezibitzeko ospearekin batera, ENE izeneko Nestor Basterretxearen estatuatxoa ere badakar. Zorionak, beraz, NABOko lagunei.
ENE Saria urtero ematen du Eusko Ikaskuntzak 2006tik aurrera, euskara sustatzeko lanetan gehien nabarmendu den Euskal Herri geografikoko erakunde edo talde bati. Euskal Herritik kanpo euskara sustatzeko lanetan diharduen edozein erakundek parte har dezakeela diote hautagai izateko oinarriek. 'Euskal hizkuntza eta horren adierazpideak zabaltzeko lana hartzen da euskara sustatzeko lantzat: irakaskuntza, literatura idatzia, ahozkoa, zinea… eta sortze lan oro'.
Aurreko urteetan, Argentinako Mar del Platako Artaburu Euskara Taldeari (2006), Bartzelonako Euskal Etxeari (2007) eta Bordeleko Euskal Etxeari (2008) eman zaizkio.
Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/eusko-ikaskuntzak-deitzen-duen-ene-saria-naborentzat-2009ko-edizioan/
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |