Diaspora - 2010/08/05
Argazkia 1 / 4
Bukatu da Boisen Jaialdi 2010. Ohiko beroa lagun, egunez egun elkarretaratze honetaz jasotako iritzi eta iruzkinak positiboak izan dira oso. Aurten inoiz baino jende gehiago bildu da Euskal Herritik, eta hori nabaritu izan da joan den astean zehar hiriko 'Basque Block' delakoan present egon den giro eta bizitasunean. Bertakoak ere ez dira atzean gelditu ordea. Ostegunean, programak ekitaldi bereziak baitaratzen zituen, musika eta animazioa bildurik, eta asteko azken hiru egunetan euskal giroak Boiseko hiria harrapatu zuen. Hainbati entzun izan dizkio lerro hauek idazten ari denak, 'Euskal Herriko herri bateko jaietan banengo bezala sentitzen naiz' eta antzeko esaldiak, esataria Euskal Herritik etorritako zein Ameriketako beste edozein bazterretatik etorritako euskalduna izanik.
Jaialdi 2010eko edizioaren --festa honen seigarrenaren-- arrakasta behar dugu aipatu. Jende ongi hornitua, eguraldiak lagundu egin du --bero egin du, baina ez dira izan azkeneko edizioko bero itzelak-- eta ohi bezala, jende mundu baten biltoki bilakatu da, bereziki asteburuan Boise.
Ordezkaritza artistiko eta kirol arlokoaz aparte ordezkaritza politikoak ere izan dira hemen, eta bakoitzak bere ekitaldiak eta hitzorduak bete ditu, politesia minimoaren arauak betez, eta besterik ez. Ez dira bereziki lagunak izan eta ezta bereziki aurkariak ere.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |