2012/05/24


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Festa giro handian Hazparneko Ezkia ikastola berria estreinatu da

Hezkuntza / Iparraldea - 2003/04/27

Hazparneko Ezkia ikastola berria (Lapurdi) ofizialki estreinatu da gaur igandean eguerdian, apirilak 27. Ekitaldira gurasoak, irakasletza eta guneko ikasleak, Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua, UDALBILTZAko Zuzendararitza Batzordeko kideak, Ramuntxo Camblong eta Jose Mª Agirre, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako idazkari orokorra ohia eta egun EAJko EBBren idazkaria, Josune Ariztondo, halaber, bertako aginteak bertaratu ziren.

Estreinaldia festa giro handian ospatu da eta ikastolako ikasleak protagonista nagusiak izan dira, ikastolari eskainitako abesti bat abesten eta beraien eskola-gune berriaren loraldia azpimarratuz antzerki lantxo bat antzezten.

Ikastolako handitze eta berrikuntza lanak instalazio zaharkitu batzuek, 300 metro karratutako oso instalazio larriak eta aurreprefabrikatuetatik, oraingo 861 metro karratu azalerako oso instalazio modernoetara pasatu da, horrez gain jolas-toki zabal bat izango du. Hazparne inguruko hainbat herritik 116 ikasle, 2 urtetatik 11 urtetara, ikasten dute ikastolan. Irakasleen kopurua zortzi da.

Ikastolako berrikuntza eta zabaltze lanak posible izan dira gurasoen adore eta erabakitasunari esker, aspalditik instalazio egokiak eskatzen zutelarik. Berrikuntza lanaren balioa %60a Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du, %20a UDALBILTZAk eta beste %20a Iparraldeko Ikastola Federakuntzak, SEASKA.

Estreinaldian, SEASKAko lehendakaria, Mixel Etcheverryk, aginte frantziarren babesa eza salatu du, eta euskararen alde Eusko Jaurlaritzak eta UDALBILTZAk egindako ahaleginak eskertu ditu. Ikastolako zuzendariak, Maite Erdoziantzi, euskarazko irakaskuntzaren kalitatea goratu egin du, eta ikasleei hizkuntza erabiltzea eta ondo zaintzea eskatu die. Beste aldetik, gurasoen ordezkari batek ikastola berria lortzeko zailtasunak aipatu ditu eta hunkituta azaldu da bere semeei euskarazko irakaskuntza eskaintzea ahal izateagatik.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailburua, Miren Azkarate, nahiz Angeluko zinegotzia eta UDALBILTZAko kidea, Ramuntxo Camblongek, haien erakundeek euskararen garapenaren aldekiko konpromisoa berretsi dute.




Hazparne, 2003ko apirilaren 27an.


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©