2013/05/23


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Hartzaro festibala ostiralean hasiko da, Uztaritzeko ihauteriak ospatzeko

Kultura / Iparraldea - 2012/02/17

Argazkia 1 / 1

Ostiralean hasiko da Uztaritzen (Lapurdi) ihauteriak ospatzeko egiten den Hartzaro festibala. Errobiko Kaskarotak elkartearen eskutik sortu zen festa hau duela 16 urte. Otsailaren 18an desfile nagusia, perkusioa protagonista izango delarik. Bertan, Hiruburuko txalapartariek, Itureneko joaldunek, Donostiako Haritza Danborradak, Amorenaren Burrunkarrika izeneko sorkuntza berriak, Oiartzungo Zo-zongo txarangako musikari eta dantzariek, Aragoitik heldutako Tambores de Teruel taldeak eta Afrikako perkusioek hartuko dute parte.

Hain zuzen ere, Lapurdiko ihauteri eta negu ohiturei buruzko liburua eta hiru DVD kaleratu berri ditu Thierry Truffaut Baionako antropologoak, Barandiaran Fundazioaren eskutik. 33 urtetan zehar eginiko ikerketaren emaitza dira argitalpen hauek.

Lapurdiko inauteriak Unescok ondare izendatzeko eskakizuna egina dago. Pare bat urte barru jakingo da erantzuna.



Iturria: Argia


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©