Kultura / Nafarroa - 2012/06/07
Argazkia 1 / 1
Joxe Ulibarrena eskultore eta etnografoak (Azkoien, Nafarroa, 1924) Manuel Irujo saria jaso zuen atzo eguerdian, Lizarran. Ulibarrenak kulturaren alde egindako lana saritu du Irujo Etxea Elkarteak. 50eko hamarkadan Parisen ikasia —Pablo Picasso ezagutu zuen han, besteak beste—, eskultura ezagunen egilea da Ulibarrena; Noaingo guduari buruzkoa da horietako bat.
Iaz Iñaki Perurena harri-jasotzaile eta aktorea saritu zuen Irujo Etxeak.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |