Euskara / Nafarroa - 2012/07/04
UPNk Iruñean ezarritako kartel berriek ez dute betetzen martxoaren 16an euskararen erabilera arautzeko onartutako ordenantza berria. Horren arabera, kaleetako seinaleetan, karteletan eta gisakoetan espazio bera izan beharko dute bi hizkuntzek, antzeko grafia eta koloreak erabiliz.
PN betiko bidetik doa euskararen aldeko jarrerari dagokionean. Iruñean, bizikletentzeko aparkaleko batean, bideokamarak daudela iragartzen duen kartela jarri dute. Kartel berri horrek ez du betetzen martxoaren 16an euskararen erabilera arautzeko onartutako ordenantza berria.
Noticias de Navarra egunkariak zabaldu du informazioa.
Iruñeko Udalak euskararen erabilera arautzen duen ordenantza aldatzeko mozioa onartu zuen martxoaren 16ko osoko bileran. Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak aurkeztu zuten proposamena, eta PSNk babesa eman zion. UPNren ustez, ez da Iruñeko kartelen inguruko kexarik. PPNk ere aldaketaren kontra egin zuen bozketan. Hiriko hizkuntza paisaian euskarak eta gaztelaniak toki bera izatea da aldaketaren helburua. Hau da, kaleetako seinaleetan, karteletan eta gisakoetan espazio bera izatea bi hizkuntzek eta antzeko grafia eta koloreak erabiltzea bi hizkuntzetarako.
Bestalde, Administrazioan Euskaraz Taldeak urrian salatu zuen Arrotxapea auzoko Ingurumen Heziketarako Museoaren izena gaizki idatzita dagoela, Inguruman jartzen duelako. Taldeak adierazi du zuzenketa eskaera baztertu duela udalak.
Iturria: Berria
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |