Kultura / Euskal Herria - 2011/12/04
Argazkia 1 / 2
Hiru gune berri izango dira aurtengo edizioan ikusentzunezko sorkuntzan, antzerkigintzan eta euskarri teknologi berrietan egiten diren euskarazko lanak ezagutarazteko.
Durangoko azokaren 46.edizioa aurkeztu dute eta nabarmendu dutenez azoka berezia izango da aurtengoa.
Igande batean, abenduak 4, irekiko ditu ateak Landako erakustazokak eta ostegunerarte luzatuko da, abenduak 8.
XXI. mendeko "topagunea" bihurtzeko helburua jarri dutela azaldu dute antolakuntza lanetan diharduten Gerediaga kultur elkarteko ordezkariek. Durango euskal kulturaren "hiriburua" bilakatu nahi dutela esan dute.
Azpimarratu dutenez, hausnartzen ari diren norabide berri horretan aurtengo azoka "publiko guztiarentzako" izango da inoiz baino gehiago.
200 ekitaldi baino gehiago antolatu dira eta 434 izenburu berri aukeztuko dira.
Aurtengo azokako berritasun nagusia hiru gune berri izango direla azaldu dute: Irudienea, Szenatokia eta Kabi@.
Irudienea, euskarazko ikusentzunezko sorkuntzaren erakuslehioa izango da eta Szenatokia izeneko gunea, antzerkigintza eta antzerki zaletasunaren topalekua izatea espero dute.
Kabi@ izena daraman gunea sarean eta euskarri teknologiko berrietan euskaraz garatzen diren ekimenen eskaparatea izango da.
Galiziako kultura izango da aurtengo edizioan gonbidatua eta Antón Reixa abeslariak zabalduko du azoka hitzaldi batekin.
Argizaiola saria berriz, Iñaki Beobide Herrigogoa diskoetxeko ekoizleari emango diote.
Gerediaga elkarteko ordezkariek gaineratu dutenez maratoi bat egiteko asmoa dute ere euskarazko wikipediaren 10. urteurrena ospatzeko.
Iturria: Gara
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |