Jimeno Jurio - 2005/12/30
Argazkia 1 / 1
Jose Maria Jimeno Jurioren obra osoaren lehen hiru liburukiak kalean dira jada: La Segunda República en Navarra (1932-1936), Merindad de Tudela. Historia, etnografia y Folklore eta Navarra y Gipuzkoa. Historia del euskera. Pamiela argitaletxeak eta Euskara Kultur Elkargoak idazle eta historialari nafarraren obra osoa berrargitaratuko dute ondorengo hiru urteetan. Hilero liburuki bi aterako dituzte orotara, 62 liburuki izango ditu Jimeno Jurioren obraren bildumak.
Pamielak eta Euskara Kultur Elkargoak helburu bi dituzte: batetik, ikertzaile eta datu biltzaile apartaren lanaren balioa aldarrikatu nahi dute eta, bestetik, egun aurkitu ezin daitekeen bibliografia berreskuratu nahi dute. Proiektua Jimeno Jurioren beraren aspaldiko asmoa zen, eta Roldan semea hasi zen sakabanatuta zegoen materiala biltzen eta sail-katzen. Bilduma egiteko ar-dura, orain, David Mariez-kurrena historialariak du; Roldan Jimenoren ardurapean prestatu ditu 62 liburukiak. Jose Maria Jimeno Jurio (Artaxoa, 1927-Iruñea, 2002) Nafarroak eman duen ikertzailerik onenetakoa izan da. Toponimia, euskararen historia eta etnografia landu zituen, batik bat, eta beste historiografia baterako bidea urratsez markatuta utzi zuen. Besteak beste, Orreagako guduaren kokalekua zehaztu zuen, euskararen muga historikoa zuzendu eta berriro marraztu zuen, toponimiaren bilketa egin zuen, galtzear ziren folklore adierazpen ugari berpiztu zituen eta San Ferminen apokrifotasuna berretsi zuen.
Iturria: www.berria.info
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |