2012/02/09


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Kirmen Uribe idazle eta poetari eman diote 2009ko Espainiako Narratiba Saria

Literatura - 2009/10/22

Argazkia 1 / 1

Iaz euskaraz argitara eman zuen 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberriarengatik eman diote Kirmen Uribe idazle euskaldunari Espainiako Narratiba Saria. Espainiako Kultura Ministerioak banatzen duen Sari hau hamabi laguneko epaimahai batek erabakitzen du eta Espainiako estatuko hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzitako liburuak izan daitezke hautagai. Egilea harritu egin zen saria eman ziotela jakindakoan, baina esan zuen oso momentu onean datorkiola, nobelaren gaztelaniazko argitaldaririk gabe baitzebilen eta sariak bultzada berria ekarriko omen dio 'Bilbao-New York-Bilbao'ri.

Egunkariek, Euskal Herrian zein estatuan, zabal aipatu dute Kirmen Uriberi (Ondarroa, 1970) eman zaion sari berria. Ez da honelakorik eskuratu duen lehenengo euskal lana eta euskal egilea, aurretik Bernardo Atxagak 'Obabakoak'-ekin (1988) eta Unai Elorriagak, 'SPrako tranbia'rekin (2001) lortu baitzuten. Hona berria eta komentarioetako batzuk, komunikabide desberdinetan:

-Berria: Atxagaren eta Elorriagaren lekukoa
-Gara: Uribe: 'Liburuak ibilbide luzea egingo du'
-Eitb.com: 'Ez nuen horrelakorik espero'
-Diario Vasco: Un viaje, una familia, tres generaciones
-DV: 'Cuando me ha llamado la ministra, no sabía si era realidad'
-El País: Novela en euskera inédita en español gana el Premio Nacional
-ABC: Jon Kortazar, jurado: 'Como polen en el aire'
-Noticias de Gipuzkoa: Kirmen Uribe, Premio Nacional de Narratiba


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©