Kultura / Europa - 2008/12/09
Argazkia 1 / 1
Frisiako Husum hirian izan den lehiaketan jaso dute saria Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo zuzendariek.
Hizkuntza Minorizatuen Zinemaldi Europar II Jaialdia izan zen Alemaniako Husum hirian. Sari banaketan Fernando Bernues eta Mireia Gabilondok Kutsidazu Bidea Isabel filmari emandako Hizkuntza Minorizatuen Film Onenaren saria jaso zuten.
Zinemaldiko antolatzaileen artean izandako harrera ona zela, zinemaldia estreinatzeko ematea erabaki zuten. Bernues eta Gabilondo zuzendariek aurkeztu zuten filma eta ikusle eta partehartzaileen artean ere oso harrera izan du. Filmak jaso ditu dagoeneko sari batzuk eta zuzendariak oso pozik agertu dira Alemanian eskuratutako honekin ere.
Gogoratu Joxean Sagastizabalen Kutsidazu Bidea Isabel liburuan oinarritutako pelikula honetako protagonista Juan Martín dela. Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, benetako euskara ikastera.
Herria Harrialde da, eta baserriaren izena Aranguren. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera. Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak.
Iturria: http://www.eitb.com/kultura/albisteak/osoa/32461/kutsidazu-bidea-isabel-hizkuntza-minorizatuen-zinemaldi-europarrean-saritua/
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |