2012/05/24


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Udalbiltzak «askatasunerako eskubidea» aldarrikatu du Aberri Eguneko agirian

Aberri Eguna - 2010/04/03

Aberri Eguna heltzear dagoela, Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeak (EAJ-EA) gogor salatu du «Euskal Herriak azken urteetan pairatzen duen jazarpen politiko-judiziala». Duela gutxi bete da urtea PSOE Gasteizko Lehendakaritzan dagoenetik, eta, Udalbiltzaren aburuz, «urtebete daramate PSOEk eta PPk, agintzen batak eta gainbegiratzen besteak, Estatuko Estrategia aplikatzen Eusko Legebiltzarreko gehiengoa bereganatu zutenetik».

Udalbiltzak adierazi duenez, «aldaketaren ezarpenari hasiera eman ziotenetik, hiritartasunaren aitzakian Herriaren kontzeptua politikatik zokoratzea izan dute helburu». Horiek horrela, «herriak berezkoa duen askatasunerako eskubidea» aldarrikatu du, «zazpi lurraldetako herritarrek, askatasunez eta demokratikoki, horrela erabakiz gero berea duten eskubidea».




Iturria: http://paperekoa.berria.info/harian/2010-04-02/008/008/Aberri_Eguna_ospatu_behar_lukeela_esan_dio_EAJk_Lopezi.htm


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©