2013/06/20


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Maiatzaren 1ean mobilizazio ugari eta eskaera bat: murrizketarik ez!

Ekonomia / Euskal Herria - 2012/05/02

Argazkia 1 / 1

Azken urteetako mobilizazio jendetsu eta anitzenak izan dira Maiatzaren Lehenean Euskal Herrian, Rajoyren nahiz Sarkozyren politika atzerakoien kontra, nagusiki. Manifestazio handiena Bilbon burutu zuen ELAk, 11.000 lagun bildu ziren bertan sindikatuaren arabera. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Espainiako Gobernua ez ezik, Eusko Jaurlaritza ere gogor kritikatu zuen, eta hipokresiaz jokatzea egotzi zion.

CCOO eta UGTk bat egin zuten hiriburuetako manifestazioetan 16 urtean lehen aldiz. Iruñean 8.000 lagun inguru bildu zituzten. LABek hiriburu eta eskualdeetan egin mobilizazioetan 20.000 lagun elkartu ziren. Gasteizen 4.000 pertsona bildu ziren eguerdian LABek deituta, azken urteetako manifestazio jendetsuena. Langile mugimendua azkartzen ari da Arabako Lautadan; Espainiako Enplegu Ministerioaren azken inkestaren arabera Araban lau puntu egin du gora langabeziak azken hiruhilekoan. Baionan, intersindikalak 4.500 pertsona bildu zituen eta LABek 400 inguru; Frantziako presidentetzarako hauteskundeen erdian ospatu dute langileek Maiatzaren Lehena aurten eta tentsioa biziki nabarmendu da.

Krisiak eta politika murriztaileek eragindako haserrea ez da soilik sindikatu nagusiek egindako manifestazioetan sumatu. Bestelako mobilizazio ugari izan da, egoera zehatzen kontra protesta egiteko. Bilbon, Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko kideek bilkura egin zuten lan baldintzetan berdintasuna eskatzeko. Iruñean, Langabetuen Asanbladak 150 lagun bildu zituen Murrizketen eta langabeziaren kontra leloa zeraman pankartaren atzean. CGT, CNT, ESK, eta Solidari sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek Iruñean egindako manifestazioan, berriz, ia mila lagunek hartu zuten parte. Bestalde, Gueñeseko Koneckta enpresako langileak Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean elkartu ziren kaleratzeak salatzeko.


Iturria: http://www.argia.com/albistea/mobilizazio-ugari-eta-eskaera-bat-murrizketarik-ez


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©