2013/06/18


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskalakariak zorionduz bukatu da Korrika

Korrika - 2011/04/18

Argazkia 1 / 4

Jendetza bildu zen atzo Donostian Korrikaren 17.edizioari amaiera emateko. Euskal Herri osoan zehar ibili ostean 2057. kilometroaren amaierarekin batera argitu zen eskuz esku pasa den lekukoak ezkutatzen zuen sekretua. Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano Mihiluze telebista saioko aurkezleak izan ziren Korrikaren azkeneko mezua irakurri zutenak.

Hamaika egunez Euskal Herri osoa zeharkatu ostean helmugara iritsi zen atzo Korrika 17. AEKko Artekaritzako kideek gidatu zuten Donostian bildutako jendetza azken kilometroan zehar, Boulevarren. Milaka eta milaka euskalakari batu dira Korrikara 2057 kilometroko ibilaldian zehar. Hain zuzen ere, haientzat, arlo orotan euskaraz bizitzeko hautua egin dutenentzat izan ziren eskerrak eta zorionak eskuz esku ibilitako lekukoak gordetzen zuen mezuan. Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano Mihiluze telebista saioko aurkezleek irakurri zuten testua. Edonola ere, eskerrekin batera, Oskar Elizburu AEKko kidea oraindik egiteke dagoen bideaz mintzatu zen. Zentzu horretan, euskara bihotzetik mingainera.


Iturria: Argia



Korrikaren mezua:

Euskalakariak gara munduan euskaraz bizi nahi dugulako eta mundua euskaraz bizi dugulako…

Euskalakaria da, “Niri kostatzen zaidan asko baino nik nahi dut euskaraz hitxegin eta zu niri euskaraz!” esaten duen José.

Euskalakariak dira sarean euskaraz ari diren marituenti eta feizbukari guztiak.

Euskalakari ditützü prefosta, eüskara arraesküratzen eta haurrekin eüskaraz mintzatzen diren Allande ta Maider.

Euskalakari Edurne eta Mohammed, Aste Nagusian elkar ezagututa, euren arteko maitasuna euskaraz gozatzea eta amodioa euskaraz egitea erabaki zutenetik.

Euskalakari dira arauak eta hiztegiak prestatzen orduak ematen dituzten euskaltzainak eta EGA titulua atera ezinik dabilen Mireia.

“Merkealdia” kartela jarri duen Koldo ere euskalakari.

Euskalakaria da bere denboraren zati bat Mintzakide egitasmoari eskaintzea deliberatu duen Eli.

Euskalakari izateko mila modu dago, baina euskararekiko eta gure herriarekiko maitasunak biltzen gaitu guztiok.

Eta ezin da euskalakari izan euskaraz egin barik, euskaraz berba egiten ahalegindu barik.

Euskalakariak gara, euskara maite dugunez euskaraz maitatzen dugun bakoitzean.

Euskalakari, bizitzari txinpartak atera nahi dizkiogulako eta horretarako euskara bizia eta txinpartaduna behar dugulako.

Lana euskaraz egiteko euskararen alde lanean ari garelako.

Euskalakariak gara euskaraz sortzen dugunean, euskara sortzen ari garela sentitzen dugulako.

Hizkuntza guretzat poza eta haserrea delako, barreak eta malkoak euskaraz sortzen zaizkigulako, euskara egunero-egunero, erabiltzen, hobetzen, eraikitzen eta zabaltzen dugun mundu bat delako.

Euskalakariak gara euskaldunok munduan leku bat behar dugula sinesten dugulako, koloreak eta aniztasuna maite ditugulako, Euskal Herri zahar honen iraganari etorkizuna bermatu nahi diogulako.

Euskalakari gara euskara maitatzen, ikasten eta erabiltzen dugulako.

Gu euskalakari, zuek euskalakari, denok euskalakari!


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©