Komunikabideak / Nafarroa - 2012/01/17
Nafarroako Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak ez du euskarazko hedabideak diruz laguntzeko mozioa onartu, haren kontra bozkatu baitute UPNk, PSNk eta PPk. Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak aurkeztu dute mozioa.
Aurkeztutako mozioak Euskararen Legearen 27. artikulua betetzeko eskatzen du. Komunikabide sozial publiko zein pribatuek euskarak gero eta leku handiagoa izan dezan sustatzea Administrazio Publikoari dagokiola dio artikulu horrek. Ez dute aintzat hartu, ordea, eta euskarazko hedabideak, jakina zen moduan, ez dute diru-laguntzarik jasoko.
Aldiz, Topaguneak salatu duen moduan, Canal6, Canal4 eta Popular Television telebista kateek ia 2,5 milioi euroko diru-laguntza jasoko dute, euren programazioan euskarazko saiorik ez duten arren, nahiz eta legeak horretara behartzen dituen. Topagunearen arabera 2,5 milioi horiek beste modu batera banatzerik bazegoen, euskarazko komunikabideek 650.000 euroko laguntza jasotzeko.
Iturria: http://www.argia.com/albistea/nafarroako-euskarazko-hedabideak-diruz-laguntzeko-mozioa-atzera-bota-du-legebiltzarrak
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |