2012/02/09


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Nafarroaren konkista argitzeko DVD bat kaleratu du Nabarraldek

Kultura / Dvd - 2010/01/11

Ikusi bideoa Argazkia 1 / 2

Nabarraldek gai honen inguruan dagoen 'kaka-nahaste izugarria' dela eta 1512 Nafarroaren konkista DVDa sortu dute. 'Hemen ez dago debate akademikorik edo zita eruditorik, gertaeren deskribapen bat baizik', argitu zuen Rekaldek. 'Euskaldunak sortutako Estatu independente bat zegoen, euskaldunak bere subjektu politiko izan ginen eta hori kendu ziguten', gehitu zuen Donostian egindako DVDaren aurkezpen prentsaurrekoan.

Proiektuan Nabarralde elkarteaz gain, Udalbide erakundeak, Oiartzun, Lezo eta Berriatuako Udalek parte hartu dute.

Artista mundutik aldiz, Benito Lertxundiren babesa izan dute. 'Jende askoren konplizitate eta laguntzarekin egin dugu, eskerrak horrenbeste jendeari', aitortu zuen Rekaldek. 'Gezurrak hasieratik hasten dira, Fernando el Católico bere erasoa edo inbasioa justifikatzeko bula bat asmatu zuen; hortik abiatuta, dena gezur hutsa izan da', erantsi zuen.

Filmaren zuzendaritza eta muntaia Ruben Marcillaren esku egon da eta gidoa, Floren Aoizek eta eta Rekalde berak egin dute.




Donostia. 'Nire herria era militarrean okupatua izan zen. Euskal okupazio militarra XIII. mendean hasi zen Gaztelako erreinuko lurraldearen usurpazio etengabearekin. XVI. mende hasieran, Gaztelako erreinua, zenbakiz eta boterez indartsuagoa eta ikuskera okupatzaile, espantsionista eta suntsi-tzaile batekin, gelditzen zen Nafarroako erresuna txikiari oldartu zitzaion. Horrela, bere bizkarrezurra zatituz, ohiturak, instituzioak eta hizkuntza desagertaraziz'. Horrela mintzatu ziren Nafarroako Historia Nabarralde elkartekoak. DVD historiko bat aurkeztu zuten argi uzteko, euren iritziz, 1512an gertatu zena, Nafarroaren konkista, alegia.

2012.urtean, '500 urte beteko dira Albako Dukea Nafarroan konkistatzeko asmoarekin sartu eta sekulako sarraskia egin zuenetik', adierazi zuen Nabarraldeko arduradunak, Angel Rekaldek. Garai hartan gertatu zena 'ospatzeko', Nafarroan batzorde bat sortu dutela salatu zuen Rekaldek. Espainiako kultur ministerioak, unibertsitate pare batek, Cervantes Institutuak eta Iruñeako Udalak, besteak beste, parte hartzen dute batzordean eta 'astakeri galanta' dela azaldu zuen.




Informazio gehiago eta DVDa eskuratzeko: http://www.nabarralde.com/1512




Bestalde, 1512-2012 Nafarroa Bizirik! (www.1512-2012.com) ekimenak Konkistak, 500 urte liburua argitaratu du. Nafarroako erresistentziaren pasadizoak, Noaingo batailaren mapa eta Tasio eta Zaldieroa komikilarien binetak bildu dituzte, besteak beste.


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©