2013/06/20


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Olentzero.net, web orri bat, proiektu ba

Kultura - 2011/12/14

Argazkia 1 / 3

Udalbide/Udalbiltzak eta Olentzeroren Lagunen Elkarteak prentsaurrekoa egin zuten abenduaren 13an, Olentzero.net ataria eta Olentzero aldizkaria aurkezteko. Eta Iruñan abenduaren 17an burutuko den Olentzeroren gaineko ekitaldiaren berri emateko.

Partaideak izan dira:

• RAFA ENETERREAGA, Lesakako Olentzeroren Elkarteko Kidea
• XABIER MARTINEZ DE ALAVA, Iruñako Olentzeroren Lagunak Elkarteko Kidea
• JOXE MARI BLANZAKO, Tuterako Olentzeroren Elkarteko eta Peña Beterriko Kidea
• BIXENTE AROZENA, Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko Kidea



Oro har, orrialdearen funtzionalitatea eta interaktibitatea nabarmendu daitezke. Teknologia Berrien bitartez, erabiltzaile guztiak harremanetan jartzeko programatuta dago: argazkiak, bideoak, Olentzerok herri ezberdinetan egiten duen ibilbidearen mapa, agenda… Tokiko Facebook-ei garrantzi berezia emanez, tresna zinez garrantzitsua informazio oro konpartitzeko, finean, dena guztientzako eta guztiak denentzako jarduteko.

Horretarako webguneak jokoak proposatzen ditu, argazki eta bideoak partekatzeko aukera ematen du, berriak eskaintzen ditu eta Olentzerok bisitatzen dituen herri eta tokien zerrenda ere ematen du, tartean Euskal Herrikoak zein euskal diasporako datu eta ekarpenak.

Webgunea euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez irakur daiteke.


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©