Kultura - 2009/09/22
Argazkia 1 / 1
Laugarren urtez antolatzen den artzain amerikanoen bestak Auritz izan zuen biltoki igandean. Bertako pilotalekura bostehundik gora jende bildu ziren Udalbide, Artzain Mundua, Auritzko Udala eta Nafarroako Gobernuaren eskutik `Ibañetako artzain irrintzia' lelopean, antolatu zen egun hunkigarrian.
Luzaideko Bolanteak eta bertsolariak izan dira harrera eta mezaren ondoren segidan, eta erakusketa bat zabalik goiz osoan. Berritasunik aipagarriena, antzerki baten plazaratzea izan da, 'Nevadara joan nintzen emakumeak bakarrik utzita' izenburuz artzain baten istorioa kontatu baita, bertan gibelean etxearen eta familiaren ardurarekin utzitako emazte edo emakumeen lan gogorra aipatzen eta nabarmentzen delarik.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |