Diaspora - 2008/09/30
Argazkia 1 / 6
Cenarrusa bere izena daraman euskal kultura babesteko elkarte bateko arduradun eta sortzailea da. Elkarte horrek Euskal Herriko kultura bultzatzen du Idahon eta Oregonen, ikerketak eginez eta hitzaldiak emanez.
Irailak 12.
Pete Cenarrusari egindako omenaldia, Boisen
100 lagun baino gehiago bildu ziren Boiseko (Idaho) hirian, Pete eta Freda Cenarrusak antolatutako barbakoan. Horien artean euskal herritarrak, Amerikan diren euskaldunak eta euskal kulturaren jarraitzaileak. Bere izena daraman euskal kultura babesteko elkarte bateko sortzaile eta arduraduna da Pete Cenarrusa.
Bileran Dave Bieter Boiseko alkateak Cenarrusari hitz batzuk eskainiz amaitu zuen bere hitzaldia. Besteak beste, `Gora Pete!´, esan zuen Bieterrek.
Pete Cenarrusa omentzea zen helburua. Pete Cenarrusa elkarteak Euskal Herriko historia eta kultura bultzatzen du Idahon eta Oregonen, ikerketak eginez eta hitzaldiak emanez.
Erakunde askoren sorrera
Euskal munduaren mesedetan egindako lana eskertu zion Ben Ysursa Estatu idazkariak Cenarrusari. Lanak erakunde berri ugari sortzea ekarri du: Idahoko Euskal Museoa, Biotzetik Basque Choir, Boise Fronton Association, Boiseko Ikastola, Jordan Valley I.O.N. Heritage Museum, Oinkari Basque Dancers, Oñati Euskal Dantzari Taldea Ontario, Oregon Basque Club eta Txoko Ona Basque Club.
http://www.eitb24.com/noticia/eu/B24_110981
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |