2012/05/24


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Larreko saria nafar irratigintzari

Komunikabideak / Nafarroa - 2009/11/26

Argazkia 1 / 1

Iruñerriko Euskalerria Irratiak Larreko sariaren XV. ekitaldia egin zuen, atzo, Iruñeko Planetarioan. Aurten, Nafarroako euskal irratigintza omendu dute. Zehazki, 1958an Berueten eta 1963an Arantzan euskarazko irratigintza sustatu zuten Nartxi Navarro eta Esteban Irigoien omendu zituzten.

Irigoienek eta Navarrok jaso zuten Larreko saria, irudian ageri denez. Euskalgintzarekin lotutako jende andana bildu zen Euskalerria irratiaren urteroko ekitaldian.



Iturria: http://paperekoa.berria.info/harian/2009-11-26/020/010/LARREKO_SARIA_NAFAR_IRRATIGINTZARI.htm





Beruete eta Arantza, aitzindari

Beruete lehendabizi. Beranduxeago, Arantza. Horiek izan ziren Nafarroako lehen euskal irratiak. Aspaldixko izan zen, Frankoren denboretan, eta urtetan eutsi zioten komunikazio lan horri.

Ezagutzera eman nahi dugu zer izan zen hura, nork egin zuen. Nafarroako euskarazko irratigintzaren egile eta eragile goiztiar izan ziren haiek saritu nahi ditugu.



Orduko kemena ezagutu

Berueten eta Arantzan irrati bidez harremana, informazioa, adiskidantza eskaintzen aritu ziren. Hitzez eta hotsez. Herrialde honetako
komunikabideen, ibileraren aitzindari hortxe jardun zuten.

Hura zer izan zen ezagutu behar dugu, eta ezaguturik estimatu eta horrekin batera eskertu han ibili zirenen kemena eta lana.



Euskararen aldeko lana eskertu

Aurten 15. edizioa du Larreko Sariak. Euskalerria Irratia Elkarteak antolatua, euskaldun guztiak inplikatu nahirik.

Euskararen onerako lanak, merezimenduak eskertzeko saria da; hizkuntzaren ospea hobetuz, euskararen erabilera suspertuz edo euskararen ikasketa erraztuz dabilenari gorazarre publikoa egiteko. Iruñerriko egungo euskaldunok biltzeko eta elkarganatzeko proposamena ere bada.



www.euskalerriairratia.com


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©