Udalbiltza - 2008/09/12
Argazkia 1 / 1
Kontsulta baino, `erreferenduma´ dela uste dute epaileek, eta hori Estatuaren eskumenak gainditzea izango litzatekeela iritzi diote. Udalbiltzak ohar honen bitartez bere ez adostasuna agertu nahi du Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren aurrean, guztiz demokrazia eta euskal gizartearen kontrakoa baita.
Auzitegi Konstituzionaleko osokoak Kontsulta Legea Konstituzioaren kontrakotzat jotzea erabaki du aho batez, Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an onartutako legea `baliogabetu´ duelarik. Estatuaren eskumen esklusiboak gainditzen dituelako hartu dute erabakia, besteak beste.
Eztabaidan parte hartu duten hamar epaileek uste dute Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak `kontsulta´ hitza erabili arren, `erreferenduma´ dela, eta hori, Konstituzioan oinarrituta, Estatuak bakarrik baimendu dezakeela.
Gainera, kontsultan Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko harreman berria birplanteatzen dela uste dute, eta horrek Espainiako Estatuko herritar guztiei, ez euskal herritarrei bakarrik, eragiten diela.
Espainiako Gobernuak eta PPk errekurritutako 9/2008 Legearen baitan urriaren 25ean EAEn kontsulta bat egitea aurreikusten da, galdera bat indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin loturikoa da, baldin eta ETAk armak uzteko asmoa erakusten badu; eta bestea erabakitzeko eskubideaz alderdien artean egin beharreko negoziazioaz.
Erreferenduma da
Konstituzionalaren epaiak honakoa dio: `Agerian dago gai politiko bati buruz galdetzeko kontsultatu nahi duela Euskal Autonomia Erkidegoko hautesleria, Espainiako Estatuko herritarren zati baten borondatea ezagutzeko Erkidego baten hautesleriaren borondatea ezagutuz´.
Kontsultaren objektua, beharrezko borondatea eta hauteskunde prozesuek behar duten berme prozesal guztiak kontuan hartuta, argi dago kontsulta erreferenduma dela, agertu du Konstituzionalak.
Eusko Legebiltzarrak kontsulta defendatzeko `juridikoki loteslea ez dela esatea erabat hutsala da, izan ere, agerikoa da erreferenduma ez duela ezaugarritzen loteslea izateak".
"Espainiako Estatuko herritar guztiei eragiten die´.
Kontsultaren edukiaren harira, Konstituzionalak dio `Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko harreman berriaz´diharduela, eta `ezarritako ordena birmoldatzeko prozesua irekitzea´ besterik ez dela. Hori dela eta, kontsultak `Espainiako herritar guztiei´ eragiten diela uste du Auzitegiak.
Ibarretxe Lehendakariak iragarri du Eusko Jaurlaritzako kideek Giza Eskubideen Europako Auzitegira joko dutela hilaren 23an, baina `herritar bezala´, eta berdin egiteko eskatu dio euskal gizarteari. Udalbiltzak bat eginen du ekimen honekin.
Informazio iturria: eitb24.com
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |