2012/05/24


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorra aldarrikatu du ETAk

Udalbiltza - 2011/01/10

Argazkia 1 / 1

Erabaki hori "behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko" duen konpromisoaren adierazle dela agertu du. ETAren agiria

Bruselako eta Gernikako adierazpenen sinatzaileei erantzunez, su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorra aldarrikatu du ETAk. Hala jakinarazi du Gara egunkarira bidalitako agiriaren bidez. "Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraztea erabaki du ETAk. Horixe da behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko ETAk duen konpromiso irmoa", dio hitzez hitz erakunde armatuak agirian.

Agiri laburra plazaratu du ETAk. Lehenik eta behin, azpimarratzen du nazioarteko zein Euskal Herriko eragile esanguratsuek "mendeetako gatazkari konponbide justu eta demokratikoa" emateko beharra adierazi dutela, eta eurek bat egiten dutela helburu horrekin. Ildo horretatik, konponbidea "elkarrizketa eta negoziazioa lanabes eta euskal herritarren borondatea iparrorratz" duen prozesutik etorriko dela dio, eta prozesu hori bultzatzeko eta arlo horretan duen konpromisoa adierazteko su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorra ematea erabaki duela. Prozesua azken bururaino eramateko ahaleginean "etsi gabe" jardungo duela azpimarratu du bukatzeko.




Iturria: http://berria.info/albisteak/46613/su_eten_egiaztagarri_iraunkor_eta_orokorra_aldarrikatu_du_etak.htm


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©