2012/05/24


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Udalbide/Udalbiltzak eta Seaskak hitzarmen bat sinatu dute

Hezkuntza / Iparraldea - 2011/05/07

Argazkia 1 / 2

Udalbidek eta Seaskak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur. Etzi Senpereko lakuan izango da Herri Urrats Iparraldeko ikastolen festa, eta bi egun lehenago sinatu dute bi alderdiek ituna. Hitzarmenaren arabera, Udalbiltza-Udalbidek 60.000 eurotako laguntza luzatu dio Ikastolen Elkarteari Urruña eta Cherauteko ikastolak handitzeko.

Hitzarmenean, Seaskako Lehendakari Paxkal Indok, Zuzendari Hur Gorostiagak eta Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko Lehendakariak, Maria Eugenia Arrizabalagak hartu zuten parte.

Udalbiltzaren helburu nagusia Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea izanik, euskal nazioaren eraikuntzan dihardu 2000. urtetik. Helburu hori praktikara eramateko, aldarrikapen politikoetatik haratago, Udalbide eraikitzen du. Udal askoren ekarpenak jaso eta bereziki Nafarroa eta Iparraldeko eragileei laguntzen saiatzen da, kasu honetan Iparraldeko Ikastolen Elkartearekin, Seaskarekin sinatu berri du hitzarmena.

Ipar Euskal Herriko euskararen egoera normalizatzeko funtsezkoa baita euskaraz eskainitako kalitateko hezkuntza bermatzea.

Seaskako proiektuak gauzatzeko funtsezkoa da honako diru-laguntza. Aldi berean, Udalbiltza/Udalbidek gogor salatzen du, Jaurlaritzak PSE-ren agintaldiak ia dirurik jaso ez izana, eta agindu dizkien 400.000 euroak non dauden galdetu du.



Iazko Herri Urrats ez zen jende eta diru aldetik ona izan. Euria egin zuen. Baina Seaska Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikastolen elkarteko kideek esan zuten azkenaldian Hego Euskal Herritik jende gutxiago joaten ari dela festara. Horregatik, parte hartzeko deialdi berezia egin du Seaskak.

Aurten jende gehiago batzeko xedearekin antolatuko dute 28. Herri Urrats. Maiatzaren 8an (igandea) izango da, ohi bezala Senperen. Aurreko astean aurkeztu zuten, eta Seaskak jakinarazi du Hegoaldeko ikastolekin lan egin dutela bisitari gehiago izateko. Bilduko den dirua Xalbador Kanboko kolegioko obren finantzatzioa laguntzeko baliatuko dute.

Leloa: Laku bat munduan. Egitarauan Berri Txarrak —talde horrek egin du abestia; letra, Sustrai Colinak—, Izate, Tapia, Kukai eta abar izango dira. Haurren txokoa ere egongo da, urtero moduan.

Duela 42 urte sortu zuten Seaska, eta egun, 29 ikastoletan, 2.700 ikasle dauzka. Eta irakasle eta leku eskasiaren aurrean Paxkal Indo, lehendakariaren arabera, laguntza mota guztiak behar beharrezkoak dituzte.


Iturria: http://berria.info/albisteak/50440/udalbidek_eta_seaskak_hitzarmen_bat_sinatu_dute.htm


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©