Kultura - 2004/04/01
Aurten ANTSO IIIaren koroatzearen mileurtea ospatzen DA. UDALBILTZAk Antso III. Handiaren omenezko jardunaldi batetan parte hartuko du. Jardunaldia Eusko Ikaskuntzak antolatua da `Euskal Herria XI. mendearen Jardunaldi Topaketa. Iruñeko Antso III.a Nagusiaren erregealdia (1004-1035)´ izenburupean. Topaketa datorren larunbatean, apirilak 3, Eusko Ikaskuntzak Gasteizen duen egoitzan.
Jardunaldian Euskal Herriko zenbait historialari parte hartuko dute. Besteak beste Roldan Jimeno, Elena Barrena, Iñaki Garcia Camino, Aitor Pescador, Juan Jose Larrea, Tomas Urzainki eta Manex Goyhenetche.
Topaketaren helburua zera da: Euskal Herriko historialari eta irakasleri hain lausotuta den garaiari buruzko hausnarketa sakon bat eskain, Euskal Herritik begiratutako Euskal Herria gure historiaren oinarri hartuaz.
UDALBILTZAren partetik Topaketan Valeriano Tena, Gasteizko zinegotzia, eta Peio Iparragirre, Aguraingo zinegotzia, parte hartuko dute.
2004. urte honetan Antso III Handiaren koroatzearen mila urteurrena ospatzen da. Hori dela eta, UDALBILTZAren laguntzarekin, `Euskaldunen Jauna´ ezagutua izan zen omenez monumentu bat eratuko da Hondarribiako Higer lurmuturrean. Halaber, kantata bat, pastoral bat eta antzerki lan bat estreinatuko dira datozen hilabeteetan. Eta azkenik, Antso III Handiaren garaiko bi liburu historiko argitaratuko dira.
Euskal Herrian, 2004ko apirilaren 1ean
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |