2012/05/24


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Udalbiltzak, udalek Nafarroa Oinez 2003´ren aldeko ekarpenak jasotzeko kontua ireki du

Hezkuntza / Nafarroa - 2003/10/21

Argazkia 1 / 1

Udalbiltzak 6.000 euroko lehenengo diru sartzea egin du. Diru bilketa Irunberriko Arangoiti ikastolarako Udalbiltzak emandako 180.300 euroko ekarpenera gehituko da.

UDALBILTZAk Euskal Herriko Udalek Nafarroa Oinez 2003 eta Irunberriko Arangoiki Ikastolarako egin nahi dituzten ekarpenak jasotzeko kontu korrontea irekitzea erabaki du. Kontu korrontea Euskadiko Kutxan ireki da eta bere zenbakia hauxe da:

3035 0063 80 063 0053030


UDALBILTZAk Irunberrin ikastola egoki bat izan dezaten hainbat erakundek, elkartek eta hiritarrek sortarazi duten elkartasun mugimendua pozez hartu du. Hori zen bereziki aurtengo Nafarroa Oinez´en helburua eta denok dakigun bezala kontrako eguraldia zela eta geldiarazi behar izan zen.

UDALBILTZAk kontu korronte honetan 6.000 euroko lehenengo diru-sartze bat egin du eta egitasmoa bideratu ahal dadin, Euskal Herriko udalek jokaera onuragarria izango dutelakoan eta Irunberriko ikastolaren beharren neurrian izango direlakoan dago.

UDALBILTZAk kontu honetan biltzen den dirua emandako 180.300 eurotara gehituko dela gogoratzen du. Ekarpen hau, pasa den urriaren 11an, erakunde honek Irunberriko Arangoiti Ikastola eta Nafarroako Ikastolen Federakuntzarekin sinatutako hitzarmen baten bidez egin zen.

UDALBILTZAk Irunberriko Arangoiti ikastola 80. hamarkadaren hasieran sortu zela eta gaur egun barne hartzen duten eraikinak oso egoera larrian daudela (itoginak, berokuntza gutxi eta hezetasun handia) azpimarratu nahi du. Hala eta guztiz, UDALBILTZAk Irunberriko gurasoek beraien seme-alabak gehien bat ikastolara ikastera eramaten dituztela bereizi nahi du. Horrela, 2 urtetatik 12 urtetara Irunberrin bizi diren 130 haurretatik, 90 haur doaz Arangoiti ikastolara ikastera. UDALBILTZAren iritziz, euskara da kalitatea, heziketa ona eta etorkizunerako lanbide aukerak zabaltzearen sinonimoa.

Amaitzeko, UDALBILTZAk Irunberriko Arangoiti ikastolako gurasoei beraien irmotasun, euskararekiko maitasuna eta haien seme-alabek kalitatezko heziketa euskaraz izan dezaten egiten ari diren ahalegin guziengatik zoriondu nahi die.





Iruñean, 2003ko urriaren 21ean


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©