2012/02/05


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Udalbiltzaren adierazpena ETAk Mallorca eta Burgosen egindako atentatuen karira

Udalbiltza - 2009/07/31

ETAk, atzo Mallorcan bi guardia zibil erail zituelako eta herenegun Burgosen egindako atentatuagatik, Udalbiltza®k zera adierazi nahi du:

1.- Diego Salvá Lezaun eta Carlos Saenz de Tejadaren heriotzak eragin duen atentatuaren aurrean eta Burgosko sarraski-saiakeraren inguruan bere gaitzespenik tinkoena azaldu.

2.- Familiari, lagunei eta lankideei eta biktima guztiei elkartasun eta doluminik sentikorrena adierazi.

3.- ETAren aurka gure gaitzespenik sendoena eta armen bidea behin betiko utz ditzala: terrorea eta hondamendia izan den 50 urteko aldi honetan bukatu beharra dugu. Jakin badakite ez dutela babes politikorik ezta gizartekoa ere.


Gaurko eta atzoko atentatuak, Euskal Herria, demokrazia, bakea eta normalizazio politikoaren kontrako atentatuak izan dira. Horregatik dei egiten diegu euskal hautetsi eta herritar guztiei ETAren ekintzak eta indarkeria salatzeko udaletxe eta erakundeen aurrean eginen diren kontzentrazioetan parte har dezaten; bakea,normalizazio politikoa eta euskal aberriaren alde.






UDALBILTZA®ko Zuzendaritza Batzordea


Euskal Herrian, 2009ko uztailaren 31an


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu
UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©