Kultura / Euskal Herria - 2010/03/03
Argazkia 1 / 2
Duela bi urte Mugarik gabeko lurpea proiektua martxan jarri zuten Euskal Herriko zortzi haitzuloek Kobazuloen eguna ospatuko dute martxoaren 7an. Egitasmoa ekimen turistiko baten baitan sortu da eta helburua "bizi dugun krisi ekonomiko honetan aukerak eskaintzea da, elkartuz eta lurpeko turista sarituz", argitu zuen Mendukiloko kobazuloaren ordezkariak, Eneko Agirrek. Dirua eragozpena izan ez dadin egiten ditugu egitasmo hauek, deskubritzeko dugun azken kontinentea bisita-tzeko aukera izan dezagun, aipatu zuen.
Antolatzaileak Ekainberri, Sorgiñen leizea, Arrikrutz-Oñatikoak, Urdazubikoak, Sarakoak, Pozalaguakoak eta KobenKobako haitzuloak dira. Kobazuloak turismo produktu gisa aurkeztu dituzte eskaeraren beharra asetzeko asmoz. Azken urteetan natura ulertzeko eta ezagutzeko turismoa indartzen ari baita, azaldu zuen Diputazioko Turismo zuzendaria den Ernesto Murgiondok.
Web orri berri bat ere sortu dute Udalbide erakundearen laguntzarekin: www. lurpea. com, UDALBIDEren laguntzarekin. Gure- tzako aurrerapauso bat izan da, aipatu zuen Ikerne Altubek, Arrikrutz-Oñatiko kobaren ordezkariak. Informatiboa eta estatikoa da baina informazio horrek beste kobazuloen web orrira bideratuko gaitu, momentuko informazioa egongo den lekura, azaldu zuen.
kobazuloen eguna Leizeen elkarteak proiektuaren bigarren urteurrena ospatzeko egin du Kobazuloen eguna. Gure haitzuloetara hurbiltzeko sortu dugu eta ospakizuna da guretzako, egun oso berezia, adierazi zuen Altubek. Gure ekimenen berri eman nahi diogu bisitariari, gehitu zuen.
Martxoaren 7an zortzi kobazuloek, elkarlanean, sarrerak merketuko dituzte %50 eta bisitariek zozketa batean sartzeko aukera izango dute. Irabazleak asteburu bateko alojamendua izango du Arantzazu Santutegia Hotelean eta zortzi leizeetarako doaneko sarrera. Horrez gain, koba bakoi- tzak bere ekimen propioak antolatuko ditu.
Iturria: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/02/26/ocio-y-cultura/cultura/kobazuloaren-eguna-antolatu-dute-zortzi-leizeek
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |