Lehen estu, orain itolarrian
Esan Erran irratia mutu geratu da, langilea ordaintzeko dirurik ez dutelako. Nafarroako hedabideek urteak daramatzate alanbrean ekilibrioak egiten. 2012. urtea, hedabide batzuentzat behintzat, bereziki gogorra izango da. Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ezinbestekoak dira hedabide txikienentzat eta ez dute albiste onik haiengandik. Nafarroakoak aurten ez ditu lagunduko euskarazko hedabideak eta Jaurlaritzak %11ko jaitsiera aurreikusi du.[+]
«Muturreko gabezia ekonomikoan». Halaxe dago Lodosako Ibaialde ikastola (Nafarroa). Urte hauetan, Nafarroako ikastolak aritu dira hari laguntzen. «Isilean, lan handia egin da. Baina elkartasun kutxa amaitua dago», dio Pello Mariñelarenak, Nafarroako ikastolen zuzendariak.[+]
Jose Maria Jimeno ikertzaile eta historiaegile handiaren lan osoko 42. liburu honetan 70 eta 80.ko hamarkadeetako Tiebas-Muruarte de Reta, Elorz eta Burlatako historia zein toponimia jasotzen du dibulgazio liburu honetan.[+]
Harrobia Fundazioak Ikastolen Lanbide Heziketarako Harrobia izeneko zentroa inauguratu zuten Bilboko San Frantzisko auzoan. Helburu nagusietako bat hainbat titulazio euskaraz ematea dela adierazi zuen Juan Carlos Gomez fundazioko lehendakariak. «Lanbide Heziketan oso eskaintza urria izan da euskarazko formakuntzan. Baina hizkuntza jendartean normalizatzeko nahitaezko elementua da Lanbide Heziketa euskaraz eskaintzea».[+]
«Obras Completas» de José María Jimeno Jurío - ren "Bilduma"
Tokia eta ordua:
Osteguna, urtarrilak 26, 11,30etan. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan (Tudela kalea, 20-3.) Iruña[+]
Nafarroan 3 urteetako 6.300 umeek euskaraz ikasiko dute, horregatik eskaera berezia eta premiazkoa gobernuari, utzikeria salatzeko eta D ereduak hizkuntza aniztasuna bermatzen duela eskatuz.[+]
Nafarroako Esan Erran irratiak atzo goizean egin zuen bere azken saioa, oraingoz. Udal lizentzia bidez emititu duen irratia Ametza Kultur Elkarteak kudeatzen du, Pulunpe aldizkariarekin batera. Egoera ekonomiko larrian zeuden bi hedabideak eta Nafarroako Gobernuaren erabakiaren ondorioz, hau da, 2012rako euskarazko hedabideei diru-laguntzetan euro bat bera ere ez ematea erabakitzearen ondorioz, irratia isilik uztea erabaki dute.[+]
Imanol Kantuz ekitaldia antolatu dute urtarrilaren 30ean Aintziritz-en Irulegiko irratia sustengatzeko.
Bestalde, Baionan ere emanaldia eskeiniko dute urtarrilaren 21ean[+]
Ezkerrak aurkeztu du egitasmoa, eremu ez-euskaldunean euskaraz ikasteko aukera bermatu ahal izateko. UPNk, PSNk eta PPk kontra bozkatu dute. Bilduk eta NaBaik alde, legearekin bat egin ez arren.[+]
Nafarroako Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak ez du euskarazko hedabideak diruz laguntzeko mozioa onartu, haren kontra bozkatu baitute UPNk, PSNk eta PPk. Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak aurkeztu dute mozioa.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |