Nafarroako Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak ez du euskarazko hedabideak diruz laguntzeko mozioa onartu, haren kontra bozkatu baitute UPNk, PSNk eta PPk. Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak aurkeztu dute mozioa.[+]
Behatokia, Kontseiluak duela 10 urte sortutako hizkuntz eskubideak ikertzeko erakundeak, aditzera eman duenez, oraindik ere, kexu eta erreklamazio ugari daude euskararen zerbitzu urritasunarengatik.
Gainera, salatu egin dute euskararen normalizazio prozesuan aurrerakuntza handirik egin ez direlako azkeneko urte hauetan.[+]
Hamabi urtez antenan egon ondoren, «Plató 2.0» eztabaida saioa kentzea erabaki duela adierazi dio ETBk Baleuko ekoiztetxeari, «formatu berriak probatu» nahi dituela argudiatuta. «Anitzele»k ere ez du jarraituko.[+]
Sakanako Guaixe astekaria eta Beleixe irratia kudeatzen dituen Bierrik Fundazioak protesta egin du, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak kendu dizkielako euskarazko hedabideei. Nafarroako Gobernua bere araudiaren aurka joan dela salatu dute eta horrek egoera larrian utzi dituela. Protesta gisa, Guaixe aldizkariaren azken zenbakia argazkirik gabe joan da.[+]
Aurten, 2012an 500. urteurrena ospatzen da Nafarroa konkistatu zutenetik. Egun, konkistaren inguruan bertsio asko daude.
Nafarroa Bizirik plataformak bertsio ofiziala zabaldu eta aldarrikatu nahi ditu. Eta Nafarroako Foru Gobernuak eman nahi duen bertsioa ukatu.[+]
Valdizarbeko Mankomunitateak euskararen ordenantzari buzruzko legedi berria onartu du. Hemendik aurrera, euskarak eta gaztelaniak presentzia berdina edukiko dute arlo grafiko ofizial guztietan.[+]
.[+]
Mugarri bat izango da 2011ko abenduaren 29a euskararen historia luzean. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimenaren ondorioz, gaur Wikipedia entziklopedia digitalaren euskarazko edizioak beste 11.000 sarrera beretuko ditu, orain arte editatu diren 100.000 sarrerei gehituko zaizkienak. Lur Entziklopedia oinarri hartuz, Elhuyar Fundazioak egin du lan teknikoa, Eusko Jaurlaritzak eskaturik. Lorpen historiko hori urtebeteko ahaleginaren emaitza izan da eta horri esker euskal entziklopedia digitalaren edukiak ehuneko hamar gehitu dira. Nahi duenak erabili ahal izango ditu. Eta, zer esanik ez, dohainik.[+]
Nahiz eta behin betiko erabakia oraindik ez duten hartu Begira Comunicacion ekoizpen etxeak eta EITBk, Navarra Directo saioak uztailaren 15era arte bakarrik iraungo duela ematen du. Hori bai, EITBko zuzendaritzak behartuta, aurrekontuaren laurdena izango du programak urtarriletik aurrera.[+]
Eremu mistoan sartzeko eskaria egingo dio Tafallako Udalak Nafarroako Gobernuari. Bilduk aurkeztutako mozioari babesa eman diote PSNk eta Iniciativa por Tafalla taldeak; UPN abstenitu egin da. Udalbatzak herenegun onartu zuen adierazpenak eskari bat du: gobernuari eta parlamentuari galdegiten die legea aldatzea Tafallak modua izan dezan eremu mistoan sartzeko. Agiria eskuan, balorazio baikorra egin du Bilduko hautetsi Arturo Goldarazenak: «Bultzada handia izango genuke eremu mistoan sartuta».[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |