Deiadarra joa zegoen, eta euskaltzaleek indartsu erantzun diote Baionako karriketan. 7.000 lagunek irrintzi ozena egin dute, «Parisen entzun dezaten euskaraz bizi nahi dugula». Euskal herritarren hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko, euskaraz normaltasunez bizi ahal izateko, euskararen ofizialtasuna, lege eraginkorra eta Frantziak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna izenpetzeko eskatzen zuten Deiadarraren antolatzaileek. Euskal Konfederazioak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak herritarrek emandako indarra nabarmendu dute. Parisek horri erantzun beharko diola nabarmendu zuten.[+]
Arabako Foru Aldundiaren helburua Arabako zortzi koadrilletan eta Espainiako Burgoseko hainbat herritan euskara bultzatzea da eta horretarako atzo 233.000 euroko diru-laguntzako deialdia egin zuen.[+]
Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan irailera begira eskolan matrikulatu diren haurren datuak eskutan ditu Euskararen Erakunde Publikoak eta datu horien arabera, lehenengo aldiz eskola publikoan 5.000tik gora haur arituko dira bi eleko (euskara eta frantsesa) irakaskuntzan.[+]
Errenta aitorpenaren kanpaina baliatuz, diputazioarekin harremana euskara hutsez izan nahi dutenen errolda egiten hasiko dira.
Egitasmoaren helburua da euskaldunek dituzten hizkuntz eskubideak betetzea[+]
Bernardo Atxagaren 'Zazpi etxe Frantzian' eleberriak kritika oso onak izan ditu Erresuma Batuan, iazko azaroan ingelesezko itzulpena argitaratu zenez geroztik. Orain 2011ko atzerriko fikziozko 15 lanik onenen artean aukeratu dute, 'Independent Foreign Fiction Prize' sariaren barruan. Datorren apirilaren 12an 15 horien artean aukeratuko dituzte bost finalistak. Atxagarekin batera, Haruki Murakami, Umberto Eco eta Amos Oz bezalako idazle ospetsuak daude hautagaien artean.[+]
Zenbait ekintza eskainiko dira urte osoan zehar Laurak Bat Euskal Etxean, munduko euskal etxea zaharrena den honen 135. urteurrena ospatzeko. Urtebetetzearen egunean, martxoaren 13an egin zen ekintza nagusia. Lagun Onak abesbatzak kontzertua eskaini zuen euskal etxearen omenez eta ondoren gaur egungo arduradunek Etxeak izan dituen lehendakari guztiak gogoan izan zituzten urtemuga zeremonian.[+]
Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatutako "Euskarari gorazarre" jardunaldien barruan, atzo, martxoaren 14an, euskara omentzeko ekitaldi instituzionala egin zen Espainiako Errege Akademian. Bertan, jardunaldiok antolatzen dituzten erakundeekin batera, Espainiako Errege Akademiako, Galiziako Errege Akademiako eta Institut d'Estudis Catalanseko ordezkariak izan ziren, baita zenbait euskal ordezkari politiko ere.[+]
Pamiela argitaletxeak eta Euskara Kultur Elkargoak (EKE) antolatu duten (Udalbide/Udalbiltzaren laguntzarekin) Mikroipuin Lehiaketaren VI. edizioko D ereduko irabazleen izenak jakinarazi ziren asteazkenean, Iruñeko Biurdana Institutuan.[+]
Nafarroako mendialdeko hamaika irrati eta aldizkarik salatu dutenez, Nafarroako Gobernuak "hedabide ez ofizialak isilarazi egin nahi ditu", diru-laguntzak kenduta. Atzo aurkeztu zuten komunikatuan (PDF) diote krisiarena aitzakia hutsa dela, eta Gobernuak laguntza horiek behin betiko desagerrarazi nahi dituela.[+]
Euskara Kultur Elkargoak (EKE) antolatutako Gazteak Plazara ekimenaren lehenengo edizioan, bost izan dira saritutako proiektuak, aurkeztu diren hamarren artean: Aro Modernoa, Hitzen Balioa, Ahotsen Mintzoa, Itzulerak: Barne-bidaia eta Errizoma. 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako deialdiaren helburua euskal kultura eta arte proiektuak sustatu eta bultzatzea izan da. Hartara, EKE-k denetara 16.000 euroko laguntza banatuko du bost irabazleen artean.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |