2012/02/05


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Olentzero.net, web orri bat, proiektu ba
    Olentzero.net, web orri bat, proiektu ba

    2011/12/14
    Kultura

    Udalbide/Udalbiltzak eta Olentzeroren Lagunen Elkarteak prentsaurrekoa egin zuten abenduaren 13an, Olentzero.net ataria eta Olentzero aldizkaria aurkezteko. Eta Iruñan abenduaren 17an burutuko den Olentzeroren gaineko ekitaldiaren berri emateko.[+]


  • Hamaika ekimen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko


    Hamaika ekimen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko 2011/12/03
    Euskara

    Euskal Herriko bazter guztietara hedatzen ari da egunota abenduaren 3aren inguruko mugimendua. Hainbat erakundek eta elkartek bat egingo dute Euskararen Egunarekin eta askotariko ekimenak antolatu dituzte. Hemen horietako batzuk jaso ditugu.[+]


  • Udalbiltza-Udalbide Iparraldean lanean 2 miloi euro eta erdi, elemenia bat ekimen


    Udalbiltza-Udalbide Iparraldean lanean 2 miloi euro eta erdi, elemenia bat ekimen 2011/11/29
    Udalbiltza

    Iparraldeko LEMA aldizkariak (2011, azaroa), Mª Eugenia Arrizabalaga, Udalbiltza-Udalbideko Zuzendaritza Batzordeko Lehendakariari elkarrizketa.[+]


  • « NAFARROA, La Navarre », Bixente Serrano Izko historialariak idatzia


    « NAFARROA, La Navarre », Bixente Serrano Izko historialariak idatzia 2011/11/25
    Kultura / Euskal Herria

    UDALBILTZA-UDALBIDEk gonbidatzen zaitu liburuaren aurkezpenera :

    « NAFARROA, La Navarre », Bixente Serrano Izko historialariak idatzia

    2011ko azaroaren 28 astelehena, 10.30etan

    Elkar Liburudendan Baionan,

    Liburu horrek aipatzen du Nafarroaren historioa prehistoriatik orain arte. Bereziki, erakusten ditu Baxe-Nafarrako eta Nafarroa Garaiko familien arteko hartu emanak. Agertzen den momentuan badu 500 urte (1512) Kastillak konkistatu zuela Nafarroa.[+]


  • Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra


    Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra 2011/11/02
    Diaspora

    Prest dago dena Donostian asteazkenean abiatuko den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrerako. Bertara 22 herrialdetako 80 bat euskal erakundetako ordezkari bilduko dira. Bihar bertan hasiko dira heltzen Diasporako euskaldunak, baina kongresuaren jardunaldiak azaroaren 2tik 4ra egingo dira. Hiru egun horietan egitarau mardula du bilkurak: kongresuko saioak, Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegia, ikasleentzako jardunaldi bereziak, liburu aurkezpenak eta Diasporarekin harremana duten elkarte eta erakundeen azoka.[+]


  • Badator EH Sona! 2011


    Badator EH Sona! 2011 2011/10/28
    Diaspora

    Bartzelonako Euskal Etxeak kartel bikaina bildu du aurten ere EH Sona! musika jaialdirako eta urriaren 29tik abenduaren 15a bitartean euskal kantari eta talde sorta polita ekarriko du kataluniar hiriburura. Hainbat estilo jorratuko ditu jaialdiak eta gaur egungo euskal musikaren ikuspegi zabala eskainiko du. Horrela, Zea Mays eta Athom Rumba rockeroak, Mikel Markez eta Erramun Martikorena kantariak, Kepa Junkera trikitilaria edo Oreka TX txalapartariak ariko dira, besteak beste, jaialdian.[+]


  • ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri du


    ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri du 2011/10/21
    Udalbiltza

    ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri du, Gara eta Berria egunkariek aurreratutako, baina BBC britainiarri eta The New York Times estatubatuarrari ere igorritako bideo batean.[+]


  • 1940 aurreko euskal liburu eta dokumentuak online irakur daitezke Liburuklik atari berrian


    1940 aurreko euskal liburu eta dokumentuak online irakur daitezke Liburuklik atari berrian 2011/10/20
    Kultura / Teknologiak

    Sarean da jada Liburuklik, Euskal Liburutegi Digitalaren fondoak eskuratzeko aukera ematen duen ataria. Honen bidez, munduko edozein lekuko erabiltzaileek sarean irakurri ahal izango dituzte Euskal Herrian argitaratu diren milaka dokumentu eta liburu. Atariak 1940 aurreko dokumentuak bakarrik jasotzen ditu, jabetza-eskubideak direla eta. Momentuz 3.000 titulu daude jada Liburuklik-en, baina urtea bukatu baino lehen beste 300.000 igoko dituzte sarera arduradunek.[+]


  • Bizkaia garaile puntuz, baina Gipuzkoak txapel gehien


    Bizkaia garaile puntuz, baina Gipuzkoak txapel gehien 2011/10/14
    Kirola / Euskal Herria

    Nafarroa iaz titulua eta aurten txapel bakarrik ez, Lurralde Arteko Udalbide-Udalbiltza Saria eskuzko Pilota txapelketan.[+]


  • Eusko Ikaskuntzak Eusko Ikasketak online graduondokoa egiteko 20 beka zabaldu ditu


    Eusko Ikaskuntzak Eusko Ikasketak online graduondokoa egiteko 20 beka zabaldu ditu 2011/10/12
    Diaspora

    Aurten ere Eusko Ikaskuntzak sustatzen duen Asmoz Fundazioak %100eko bekak eskaintzen ditu Eusko Ikasgaiak graduondokoan parte hartu nahi duten Diasporako kideentzat. Internet bidez egiten da ikastaro hau eta burutzen dutenek titulazio ofiziala eskuratuko dute. Euskal Herriko Unibertsiteak, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (azken hau aurten sartu da graduondokoan) eskaintzen dute ikastaroa. Matrikularen prezioa 1.350 eurokoa da, baina Diasporako kideentzat 20 beka oso daude (ikastaroa doan egingo dute, alegia). Izena emateko epea urriaren 14ean itxiko da.[+]

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©