Seigarren edizioa du aurten Ameriketan artzain ibili ziren euskaldunen egunak eta mila lagun inguru bilduko ditu aurten Eugi eta Zubiri artean egingo den omenaldian. Erroibar eta Esteribar-ko artzainak dira aurtengo omenduak eta antolatzaileek 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkarte sortu berria aurkeztuko dute. Egitarau mardula du jaiak, eta besteak beste, hango bizimodua nolakoa zen erakustea du helburu. "Egun oso hunkigarria da. Igoal 30 urte ikusi gabe zeuden lagunak bertan elkartzen dira"[+]
Urretxu-Zumarragan sortu berri den ZU Kantari taldeak, Euskal Kantuzaleen Elkarteko laguntzarekin batera antolatu dute ekimen hau.[+]
Buenos Airesko Udalak lehen aldiz deiturik, Argentinako euskal komunitatea kalera atera da bere dantza, musika, kultura eta gastronomiarekin, besteak beste, eta 30.000 lagun bildu zaizkio horiek denak ezagutzera. Hiriak omenaldia egin die euskaldunei, Buenos Airesen Euskal Herria Ospakizun ekitaldian.[+]
Gero eta gehiago dira webgunea duten euskal etxeak, eta baita ere Facebook bezalako sare sozialetan orrialdea irekitzen ari direnak.[+]
Estados Unidos, Francia, Gran Bretaña Alemania y, fundamentalmente, de América Latina - a través de un programa de lectorados. "Para que el
Etxepare institutuak euskara eramanen du 12 herrialdeetako unibertsitateetara.
Euskara eta euskal kultura zabaltzeko asmoz eta globalizazioaren barruan beste hizkuntza eta kulturekin harremanetan jartzeko.
12 herrialdeak hauek izanik: Estatu Batuak, Frantzia, Alemania, Britainia Handia eta Hego Amerika.[+]
Euskal Herrian egindako bere "Txinga eramatea" argazkiak, 2011 Prix de la Photographie lehiaketa frantziar ospetsuan saria eskuratu du, Kirol Amateurra kategorian. Argazkiaren egilea Jose Antonio Alcayaga III gazte euskal estatubatuarra da. Alcayaga New Yorkeko Euskal Etxeko kidea da eta 2008an Euskal Herrian euskara ikasten ari zela atera zuen argazkia, Hendaiako frontoi batean.[+]
Unibertsitate publikoa lortzeko greban dauden aspalditik. Horren berri emateko bideoak egin dituzte hizkuntza askotan, euskaraz ere bai.[+]
BAKEAK ETA ERABAKITZEKO ESKUBIDEAK BATZEN GAITUZTE
UDALBILTZA®, Euskal Herriko udal hautetsien erakunde nazionala, Iruñean osatu zen 1999ko otsailean. 317 euskal udalerritako alkate eta ordezkari elkartu ziren ekitaldian. Handik bi hilabetera, Aberri Egunerako argitara emandako Adierazpenak garai hartan bizi zen une historikoaren berezitasuna aipatzen zuen: “benetako bake eta demokrazia” ekarriko zukeen prozesu politikoa eta, horrekin lotuta, “indarrak biltzeko unea”.[+]
Kultur ekitaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, bazkariak eta afariak ari dira prestatzen munduko euskaldunak data berezi hau ospatzeko. Batzuk --Quebeceko eta Cañuelaseko euskal etxeak kasu-- aldez aurretik ospatu dute. Gehienek apirilaren 24ean, Aberri Egunean bertan, egingo dute jaia: New York, Mexiko, Celaya, Sydney, Madril, Habana... Beste batzuetan, hala nola Washingtonen eta Txileko Santiagon, maiatzean ospatuko dute Aberri Eguna.[+]
Jendetza bildu zen atzo Donostian Korrikaren 17.edizioari amaiera emateko. Euskal Herri osoan zehar ibili ostean 2057. kilometroaren amaierarekin batera argitu zen eskuz esku pasa den lekukoak ezkutatzen zuen sekretua. Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano Mihiluze telebista saioko aurkezleak izan ziren Korrikaren azkeneko mezua irakurri zutenak.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |