Ehundaka euskal artzain amerikano Iruñan
Hondarreko urteotan urtero bildu dira, bilkura handian, Estatu Batu mendebaldean artzain ibili zirenak. 2012ko hau zazpigarren aldia dute eta orain artean Lesaka, Aldude-Gernika, Elizondo, Auritz, Sunbilla eta Eugi-Zubirin elkartu ondoren, honako edizioan hitzordua Iruñerako paratu zen eta hara bildu dira joan den asteburuan euren bizitzan urte gehiagoz ala gutxiagoz Ipar Ameriketan artzain lanetan ibilitakoak. 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkartea antolatzaile eta Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua --lehendabizikoz-- laguntzaile, bertaratutakoak egun goxoa pasatu dute, "Ameriketan eman genituen urteak gogoan, gure bizitza eta eskarmentuko parte baitira, eta baita gure eskualdeetakoa ere", azpimarratzen dute, AEBetarako emigrazio honek izan zuen garrantzia aldarrikatuz. Datorren urtekoa Arnegin izan daitekeela eman da aditzera.[+]
Udalbide/Udalbiltzak eta Olentzeroren Lagunen Elkarteak prentsaurrekoa egin zuten abenduaren 13an, Olentzero.net ataria eta Olentzero aldizkaria aurkezteko. Eta Iruñan abenduaren 17an burutuko den Olentzeroren gaineko ekitaldiaren berri emateko.[+]
Nafarroako ikus-entzunezko hedabideen lizentziak abenduan banatuko ditu Nafarroako Gobernuak. Lizentziarik ez duen Euskalerria Irratiak lizentzia banaketarako foru dekretuari alegazioak aurkeztu dizkio. Euskalerria Irratiaren ustez, foru dekretuak ez dio muinari heltzen, gizarte komunikazioa kontuan hartzeari, alegia.[+]
Garaitzeko asi kultur elkarteak antolatuta, larunbatean Auritzen ospatu zen 5.garren Kantu Egunera jende andana gerturatu zen.
Denborak lagundu ez arren, ikusle anitz eta giro ezin hobean gauzatu zen ekitaldia.[+]
Nafarroa iaz titulua eta aurten txapel bakarrik ez, Lurralde Arteko Udalbide-Udalbiltza Saria eskuzko Pilota txapelketan.[+]
Sondika eta Derion pasa den astean ospatu zireneko II.Lurralde Arteko Txapelketa “UDALBIDE-udalbiltza” saria 2011ko lehen sailkapeneko emaitzak.[+]
Ramuntxo Camblong Udalbiltza/Udalbideko Zuzendaritza Batzordeko kidearen artikulua Udalbideren ibilbideaz eta jardueraz Iparraldeko Lema aldizkarian.
Irakurtzeko sakatu ondorengo estekan: http://www.udalbide.net/web/files/pdf/udalberri/lema%20159.pdf (Izenburua: LEMA)[+]
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eginiko agerraldian, Udalbidek atxikimendua agertu dio Korrika 17ri. Era berean, Korrika 17ri 3.000 euroko laguntza eskainiko dion akordioa sinatu dute Korrika 17ko eta Udalbideko arduradunek, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mujika, Korrika 17ren bigarren arduradun Klara Astondoa, Udalbide zuzendaritza batzordeko kide Maria Eugenia Arrizabalaga eta Udalbideko zuzendari Jose Luis Mendoza batu dituen ekitaldian.[+]
San Inazio egunean Hazparne herriko udal delegazioa Azpeitian egonen da, jai egun nagusian.
Bi herri hauen senidetza 1983.urtean hasi zen eta ordutik ekitaldi dexente antolatu izan dituzte. Horietako asko Udalbide Elkarlan Elkartearen baitako Hurbiltzen proiektuari esker.[+]
2010eko Aberri Egunaren atarian, Udalbiltza®ko Zuzedaritza Batzordea osatzen dugunok zenbait gogoeta egin nahi ditugu:[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |