2010/03/12

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Eusko Legebiltzarrak Patxi Lopez izendatu du Eusko Jauraritzako Lehendakari


    Eusko Legebiltzarrak Patxi Lopez izendatu du Eusko Jauraritzako Lehendakari 2009/05/06
    Eusko Jaurlaritza

    Ahoz eta zutik bozkatu zuten legebiltzarkideek. Patxi Lopezen hautagaitzak gehiengo absolutua lortu zuen PSEren, PPren eta UPyDren botoei esker. EAJk, Aralarrek eta EAk Ibarretxeren hautagaitzaren alde egin zuten, eta Ezker Batua abstenitu egin zen.[+]

  • Ramuntxo Camblong-ek Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea, Eusketxe eta Laurak Bat-ean


    Ramuntxo Camblong-ek Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea, Eusketxe eta Laurak Bat-ean 2009/05/04
    Diaspora

    Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kide den Ramuntxo Camblong euskaltzale ezaguna asteartean iritsi da Argentinara eta egunean bertan errezibitu dute Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxekoek. Segidan, bertako ordezkaritza batekin, Eusketxe eta Laurak Bat ere bisitatu ditu, euskal udal erakunde nazionaleko kideak egunotan Argentina eta Uruguaira egiten ari diren bidaia eta kontaktu-programaren barnean. Bitartean, Bixente Arozena Udalbide/Udalbiltzako hautetsi nafarrak, Argentina-Uruguain joan den astetik dagoenak, hastapenean iragarritako aurkezpen egitarauari segitu dio, Ruper Ordorika, Xamar, Jose Angel Irigarai eta Pamielako arduradunekin batera. Berehala Bahia Blanca aldera abiatu ziren, bertan aurkezpen saioak burutzeko.[+]

  • UDALBILTZA®/UDALBIDEko ordezkaritza Argentina eta Montevideon


    UDALBILTZA®/UDALBIDEko ordezkaritza Argentina eta Montevideon 2009/04/25
    Diaspora

    UDALBILTZA®/UDALBIDE-ko ordezkaritza, Apirilaren 22tik maiatzaren 9ra Argentina eta Montevideon egonen da, Euskal Diaspora indartzeko xedearekin. Pamiela argitaletxea eta EABAko kideekin batera, Ramuntxo Camblong eta Bixente Arozena Zuzendaritza Batzordeko udal ordezkariak egonen dira.[+]

  • 2009ko Aberri Eguneko Udalbiltza®ren adierazpena


    2009ko Aberri Eguneko  Udalbiltza®ren  adierazpena 2009/04/11
    Aberri Eguna

    1931.a geroztik ospatzen dugu abertzale garenok Aberri Eguna. Urte guzti hauetan denontzat ezagunak diren gorabeherak bizi izan ditugu, baina, guztien gainetik, Aberri Eguna Euskaldunon Eguna izan da, gure Nazioaren aldarrikapenaren eguna, ospakizunetarako, bai, baina baita Euskal Herriaren eraikuntzarekin gure konpromezua biziberritu eta adierazteko balio diguna.[+]

  • Aberri Eguna 2009: Euskal Herriko Aberria Euskadi da `11an danok´ Jatara


    Aberri Eguna 2009: Euskal Herriko Aberria Euskadi da `11an danok´ Jatara 2009/04/07
    Aberri Eguna

    UDALBILTZA®k Aberri Eguna apirilaren 11an, Pazko bezperako larunbatean, ospatuko du goizeko 11etatik aurrera Bakio, Lemoiz, Maruri-Jatabe eta Mungiako (Bizkaia) Jata mendian eta ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu(zte)gu.[+]

  • Epaileak errugabetzat jo du Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidentea


    Epaileak errugabetzat jo du Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidentea 2009/03/27
    Ekonomia / Iparraldea

    EHLGko presidenteari 15.000 euroko eta urtebeteko kartzela-zigorra ezar ziezaioketen, eta ganbera bost urterako itxi.

    Baionako Epaitegiak eman du Euskal Herriko Laborantza Ganberaren eta Michel Berhocoirigoin ganberako presidentearen inguruko epaia. Prefekturak salatu du Ipar Euskal Herriko ganberak Paueko Nekazaritza Ganberaren eskumenak hartzen dituela beregain.[+]

  • EAJk irabazi ditu hauteskundeak, baina PSEk, PPk eta UPyDk gehiengo osoa daukate


    EAJk irabazi ditu hauteskundeak, baina PSEk, PPk eta UPyDk gehiengo osoa daukate 2009/03/02
    EAE hauteskundeak

    Hauteskundeak EAEn


    Jeltzaleek 30 eserleku lortu dituzte, baina PSEk (24), PPk (13) eta UPyDk (1) 38 dituzte. Aralarrek 4 ordezkari eskuratu ditu, EAk 2 eta EBk 1.[+]

  • 'Egunkaria auzia' betiko ixteko eskatu dute Madrilen hainbat pertsona ezagunek


    'Egunkaria auzia' betiko ixteko eskatu dute Madrilen hainbat pertsona ezagunek 2009/02/26
    Egunkaria

    Agiria aurkeztu dute, eta han izan dira, besteak beste, Carlos Garaikotxea, Xabier Arzalluz, Laura Mintegi eta Juan Ignacio Perez Iglesias


    `Kezka sakona´ agertu dute auziak herri akusazioari esker soilik irauten duelako.[+]

  • Nafarroaren konkista gogoratuz


    Nafarroaren konkista gogoratuz 2009/02/02
    Kultura / Nafarroa

    Nafarroaren independentzia defenditu zutenak omentzeko ekitaldia egin zuten otsailaren 1ean Amaiur-en (Nafarroa), Amaiur 1512-2012 Nafarroa Bizirik! ekimenak antolatuta. `Baina 2012an ez dago zer ospatu. Guk, bederen, ezin dugu pozaz hartu gure estatalitatearen galeraren urteurrena, oso kaltegarria izatez gain, indarrez gertatu zelako. Gezurretan oinarritutako bertsioak zabaldu badira ere, 1512koa ez zen Nafarroak nahita bilatutako inkorporazioa, ezta ituna ere, konkista baizik´, dio talde hark.[+]

  • Baionako epaileak martxoaren 26an emanen du Laborantza Ganberari buruzko ebazpena


    2009/01/30
    Ekonomia / Iparraldea

    Fiskalak, nahiz eta Mixel Berhokoirigoin EHLGko lehendakariaren kontra ez duen isunik ez kartzela zigorrik eskatu, Laborantza Ganberari izena aldatzeko epe bat uzteko eskatu dio epaileari. Izan ere, Anne Kayanakis prokuradorearen ustez, Euskal Herriko Laborantza Ganbera izena erabiltzea legez kanpokoa da. Proposamen bat ere egin dio: Euskal Herriko Laborantza Ganbera sortzearen aldeko elkartea.[+]

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©