2012/05/24


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Udalbide Elkarlan Elkartea ere, Korrikarekin bat


    2011/04/05
    Korrika

    Udalbide Elkarlan Elkarteak ere hi-tzarmena sinatu zuen atzo Korrikako arduradunekin, euskararen aldeko lasterketa babesteko.[+]


  • Euskaltzaindiak jaso du Korrika 17ren esker ona


    Euskaltzaindiak jaso du Korrika 17ren esker ona 2011/03/31
    Kultura / Euskal Herria

    Urteetan egindako lan eskergagatik, Euskaltzaindia omendu du Korrika 17k. Beste edizio batzuetan, euskararen aldeko lasterketak euskaltzainei gorazarre egin izan die, baina, oraingo honetan, Akademiari berari eskaini nahi izan dio bere bere omenaldirik xumeena; Euskaltzaindia ere euskalakaria delako. Azken finean, Euskaltzaindiak euskara maitatu, ikasi, ari… eta, batez ere, zaindu egin duelako.[+]


  • Udalbiltzaren absoluzioaren inguruan


    Udalbiltzaren absoluzioaren inguruan 2011/01/26
    Udalbiltza auzia

    Argi eta garbi geratu da ezker abertzalearen Udalbiltzako hautetsien errugabetasuna. Epaiak Espainiako Gobernuari gogoeta bat egitera bultzatu beharko lioke. Politika egiteagatik auziperatu zituzten, jarduera politiko oro, bide soilik zibil eta politikoetatik egiten denean, ezin da kriminalizatu. Beste behin ere zazpi urte luze iraun duen auzia "dena ETA da" doktrinaren ondorioa da, gauzatu den politikaren judizializazioaren ondorio, jarrera horrek herritarren oinarrizko askatasunak murriztea eragin duelarik.[+]


  • Adierazpen instituzionala ETAren su-etenaren inguruan


    2011/01/11
    Udalbiltza

    ETAk su-eten “iraunkor, orokor eta egiaztagarria” iragarri du.

    Ez dugu nahikotasunaren eta ez-nahikotasunaren eztabaida elikatu nahi.[+]


  • Su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorra aldarrikatu du ETAk


    Su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorra aldarrikatu du ETAk 2011/01/10
    Udalbiltza

    Erabaki hori "behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko" duen konpromisoaren adierazle dela agertu du. ETAren agiria[+]


  • Udalbiltza®ren adierazpena mendebaldeko Sahararen egoeraren inguruan


    Udalbiltza®ren adierazpena mendebaldeko Sahararen egoeraren inguruan 2010/11/11
    Udalbiltza

    Mendebaldeko Saharan okupatutako lurraldeetan izan diren gertakarien aurrean, UDALBILTZA®k honako adierazpen hauek egin nahi ditu:

    Gure elkartasunik zintzoena adierazi nahi diegu Marokoko segurtasun indarrek eragindako erasoan hil diren pertsonen senideei, eta epe laburrean sendatzea nahiko genuke Aaíun-eko kanpo aldeko Agdaim Izik kanpamenduan era baketsuan protesta zibila egiten zuten biztanleen artean gertatu diren hamarka zaurituak. Ildo beretik, desagertutako pertsonen berri izatea Marokoko agintariei exijitzen diogu.[+]


  • Adierazpen instituzionala Udalbiltza Auziaren inguruan


    Adierazpen instituzionala Udalbiltza Auziaren inguruan 2010/10/22
    Udalbiltza

    Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaile ohiak abiatu zuen orain zazpi urte Udalbiltzaren kontrako auzia, dena ETA delako teorian. Garzonen argudioak bere eginez, Fernando Moral fiskalak eta Dignidad y Justicia herri akusazioak hogeita bi auzipetuak zigortzeko eskatu diote epaimahaiari, froga zehatzik gabe.

    UDALBILTZA®ko ordezkariok auzi honen gain, honakoa adierazten dugu:[+]


  • Autodeterminazio eskubideak milaka lagun bildu ditu Ordizian


    Autodeterminazio eskubideak milaka lagun bildu ditu Ordizian 2010/10/19
    Nazioen Mundua

    Eskozia eta Euskal Herria bi nazio direla eta erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute, eskuz esku, bi nazioetako kulturak uztartuta egin duten egun osoko jaialdian, Ordizian (Gipuzkoa). Autodeterminazio eskubidearen alde, «oinarrizko printzipio baten alde» auzolanean hasitakoa plazaz handitzen joan da. Euskal Herri osoko jendea elkartu zen Nazioen Mundua ekimenak antolatutako jaialdian.[+]


  • Erabaki nahiak batuta


    Erabaki nahiak batuta 2010/10/13
    Udalbiltza

    Eskoziako autodeterminazio prozesua eredutzat hartu, eta hori berori Euskal Herrian ere egitearen alde, batu egin dira hainbat esparrutako pertsona ezagunak. Erabakitzeko eskubidearen aldarria zabaldu dute.[+]


  • I. Lurralde Arteko Esku Pilota Txapelketan Nafarroa txapeldun


    I. Lurralde Arteko Esku Pilota Txapelketan Nafarroa txapeldun 2010/10/04
    Kirola / Euskal Herria

    Gasteizen, irailaren 22an hasi zen Lurralde Arteko Esku Pilota Txapelketa interesgarria atzo bukatu zen Mendizorroza frontoian. Pronostikoak betez, Nafarroa suertatu zen garaile. Beraz, Nafarroa izan da txapelketa berri eta arrakastatsu honen lehendabiziko irabazlea. GRAVNI Torneoa Munduko Pilota Batzarrak antolatu du Udalbideren laguntzarekin. Irabazleak igandean, “Udalbiltza/Udalbide Saria” jaso zuen.[+]

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©