2010/03/12

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • kobazuloaren eguna antolatu dute zortzi leizeek


    kobazuloaren eguna antolatu dute zortzi leizeek 2010/03/03
    Kultura / Euskal Herria

    Duela bi urte Mugarik gabeko lurpea proiektua martxan jarri zuten Euskal Herriko zortzi haitzuloek Kobazuloen eguna ospatuko dute martxoaren 7an. Egitasmoa ekimen turistiko baten baitan sortu da eta helburua "bizi dugun krisi ekonomiko honetan aukerak eskaintzea da, elkartuz eta lurpeko turista sarituz", argitu zuen Mendukiloko kobazuloaren ordezkariak, Eneko Agirrek. Dirua eragozpena izan ez dadin egiten ditugu egitasmo hauek, deskubritzeko dugun azken kontinentea bisita-tzeko aukera izan dezagun, aipatu zuen.[+]

  • EKE-Pamiela Mikro-ipuin lehiaketak 2009ko sariak banatu ditu


    EKE-Pamiela Mikro-ipuin lehiaketak 2009ko sariak banatu ditu 2010/02/03
    Kultura / Nafarroa

    Malen Barriolak, Iruñeko Frantzisko Deuna Ikastetxeko LHko 5. mailako ikasleak, eta Leyre Unzue Lopezek, Iruñeko Biurdana Institutuko DBHko 4. mailako ikasleak, EKE-Pamiela Mikro-ipuin lehiaketako txapelak jantzi zituzten atzo, lehenengoaren ikastetxean egin zen ekitaldian.[+]

  • Iruñerrian eta nonahi eskura egoteko, web orria berritu du Euskalerria Irratiak


    Iruñerrian eta nonahi eskura egoteko, web orria berritu du Euskalerria Irratiak 2010/01/13
    Komunikabideak / Nafarroa

    Internet bidez irratsaioak zuzenean emititzen dituzte eta elkarrizketak berriro entzuteko aukera jarri du. Webgune funtzionala eta parte-hartzailea sortu nahi izan dute, zuzendariaren esanetan. Irratia ingelesez edo gazteleraz izango balitz, Nafarroako Gobernuak sekulako diru laguntzak emango lizkioke.[+]

  • Nafarroaren konkista argitzeko DVD bat kaleratu du Nabarraldek


    Nafarroaren konkista argitzeko DVD bat kaleratu du Nabarraldek 2010/01/11
    Kultura / DVD

    Nabarraldek gai honen inguruan dagoen 'kaka-nahaste izugarria' dela eta 1512 Nafarroaren konkista DVDa sortu dute. 'Hemen ez dago debate akademikorik edo zita eruditorik, gertaeren deskribapen bat baizik', argitu zuen Rekaldek. 'Euskaldunak sortutako Estatu independente bat zegoen, euskaldunak bere subjektu politiko izan ginen eta hori kendu ziguten', gehitu zuen Donostian egindako DVDaren aurkezpen prentsaurrekoan.

    Proiektuan Nabarralde elkarteaz gain, Udalbide erakundeak, Oiartzun, Lezo eta Berriatuako Udalek parte hartu dute.[+]

  • Antton Espelosinek aizkora txapelketa eta apostuei buruzko liburua idatzi du


    Antton Espelosinek aizkora txapelketa eta apostuei buruzko liburua idatzi du 2010/01/03
    Kultura / Liburua

    'Aizkora. Apustuak eta txapelketak 1949-2009' da liburuaren izenburua eta 700 orrialde inguru ditu. Ia bi urte pasatu ditu Espelosinek bere lanetik aparte gogotik lanean aizkolariek egindako balentria guztiak artxiboetan bilatzen eta bildutako guztia liburu batean idatzi du.[+]

  • Artaxonako etnografiari buruzko lana kalean


    Artaxonako etnografiari buruzko lana kalean 2009/12/02
    Jimeno Jurio

    `Datos para la etnografía de Artajona´ Jose Maria Jimenoren argitaratu berri den azkeneko liburua da.

    9 kapituluetan zehar, `Artajona en el Atlas Etnográfico de Vasconia´ dibulgazioko lan zoragarria topa daiteke.[+]

  • Larreko saria nafar irratigintzari


    Larreko saria nafar irratigintzari 2009/11/26
    Komunikabideak / Nafarroa

    Iruñerriko Euskalerria Irratiak Larreko sariaren XV. ekitaldia egin zuen, atzo, Iruñeko Planetarioan. Aurten, Nafarroako euskal irratigintza omendu dute. Zehazki, 1958an Berueten eta 1963an Arantzan euskarazko irratigintza sustatu zuten Nartxi Navarro eta Esteban Irigoien omendu zituzten.[+]

  • EKFB Tolosa, euskal kirolaren hiriburu


    EKFB  Tolosa, euskal kirolaren hiriburu 2009/10/29
    kirola / Euskal Herria

    VI. Euskal Kirolaren Eguna ospatu zuten igandean Tolosako Usabal kiroldegian. Tolosa euskal kirol federatuaren hiriburu bilakatu den bigarren aldia izan da honakoa, orain dela hiru urte ere bertan antolatu zuten EKFBk, udalbidek lagunduta.[+]

  • Artzain amerikanoen besta ospatu zen igandean Auritzen


    Artzain amerikanoen besta ospatu zen igandean Auritzen 2009/09/22
    Kultura

    Laugarren urtez antolatzen den artzain amerikanoen bestak Auritz izan zuen biltoki igandean. Bertako pilotalekura bostehundik gora jende bildu ziren Udalbide, Artzain Mundua, Auritzko Udala eta Nafarroako Gobernuaren eskutik `Ibañetako artzain irrintzia' lelopean, antolatu zen egun hunkigarrian.[+]

  • Ameriketan egondako artzainen topaketa aginen da Auritzen irailaren 20an


    Ameriketan egondako artzainen topaketa aginen da Auritzen irailaren 20an 2009/09/08
    Artzain Mundua

    Laugarren edizioa izanen da aurtengoa eta 500 pertsona elkarretaratzea espero da.

    Antolatzaileek lurraldearen enbaxadore izan diren emigrante hauen garrantzia azpirratu nahi dute.[+]

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©