2012/05/24


www.udalbiltza.eu

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Udalbide/Udalbiltzak eta Seaskak hitzarmen bat sinatu dute


    Udalbide/Udalbiltzak eta Seaskak hitzarmen bat sinatu dute 2011/05/07
    Hezkuntza / Iparraldea

    Udalbidek eta Seaskak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur. Etzi Senpereko lakuan izango da Herri Urrats Iparraldeko ikastolen festa, eta bi egun lehenago sinatu dute bi alderdiek ituna. Hitzarmenaren arabera, Udalbiltza-Udalbidek 60.000 eurotako laguntza luzatu dio Ikastolen Elkarteari Urruña eta Cherauteko ikastolak handitzeko.

    Hitzarmenean, Seaskako Lehendakari Paxkal Indok, Zuzendari Hur Gorostiagak eta Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko Lehendakariak, Maria Eugenia Arrizabalagak hartu zuten parte.[+]


  • Haur Kantari Jaialdiak 700 ikusle bildu zituen Gayarre antzokian


    Haur Kantari Jaialdiak 700 ikusle bildu zituen Gayarre antzokian 2011/04/19
    Kultura / Nafarroa

    Laire Erviti eta Larun Taldea pasatuko dira Euskal Herriko finalera.

    2 ordu iraun zituen saioan, jendeak pozik hartu zituen 19 taldeetan banatu ziren 100 abeslari txikiak.[+]


  • Udalbidek atxikimendua azaldu dio Korrika 17ri


    Udalbidek atxikimendua azaldu dio Korrika 17ri 2011/04/06
    Kultura / Euskal Herria

    Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eginiko agerraldian, Udalbidek atxikimendua agertu dio Korrika 17ri. Era berean, Korrika 17ri 3.000 euroko laguntza eskainiko dion akordioa sinatu dute Korrika 17ko eta Udalbideko arduradunek, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mujika, Korrika 17ren bigarren arduradun Klara Astondoa, Udalbide zuzendaritza batzordeko kide Maria Eugenia Arrizabalaga eta Udalbideko zuzendari Jose Luis Mendoza batu dituen ekitaldian.[+]


  • Udalbide Elkarlan Elkartea ere, Korrikarekin bat


    2011/04/05
    Korrika

    Udalbide Elkarlan Elkarteak ere hi-tzarmena sinatu zuen atzo Korrikako arduradunekin, euskararen aldeko lasterketa babesteko.[+]


  • Euskaltzaindiak jaso du Korrika 17ren esker ona


    Euskaltzaindiak jaso du Korrika 17ren esker ona 2011/03/31
    Kultura / Euskal Herria

    Urteetan egindako lan eskergagatik, Euskaltzaindia omendu du Korrika 17k. Beste edizio batzuetan, euskararen aldeko lasterketak euskaltzainei gorazarre egin izan die, baina, oraingo honetan, Akademiari berari eskaini nahi izan dio bere bere omenaldirik xumeena; Euskaltzaindia ere euskalakaria delako. Azken finean, Euskaltzaindiak euskara maitatu, ikasi, ari… eta, batez ere, zaindu egin duelako.[+]


  • Haur Kantari Jaialdia martxoaren 19an hasiko da Tafallan


    Haur Kantari Jaialdia martxoaren 19an hasiko da Tafallan 2011/02/25
    Kultura / Nafarroa

    Martxoaren 19an hasiko da Nafarroako Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatutako aurtengo Haur Kantari Jaialdia. Lehen saio hau Tafallako Kube aretoan, arratsaldeko 18.00etan, ospatuko da, aurtengo Nafarroa Oinezaren antolaketaz arduratzen den Garces de los Fayos ikastolari bultzada emateko helburuarekin. Izena emateko epea irekita dago oraindik, martxoaren 15a arte.[+]


  • Udalbiltzaren absoluzioaren inguruan


    Udalbiltzaren absoluzioaren inguruan 2011/01/26
    Udalbiltza auzia

    Argi eta garbi geratu da ezker abertzalearen Udalbiltzako hautetsien errugabetasuna. Epaiak Espainiako Gobernuari gogoeta bat egitera bultzatu beharko lioke. Politika egiteagatik auziperatu zituzten, jarduera politiko oro, bide soilik zibil eta politikoetatik egiten denean, ezin da kriminalizatu. Beste behin ere zazpi urte luze iraun duen auzia "dena ETA da" doktrinaren ondorioa da, gauzatu den politikaren judizializazioaren ondorio, jarrera horrek herritarren oinarrizko askatasunak murriztea eragin duelarik.[+]


  • Olentzero.net, euskal ikazkin opari-emailea sustatzeko webgunea


    Olentzero.net, euskal ikazkin opari-emailea sustatzeko webgunea 2010/12/23
    Kultura

    Atzo aurkeztu zen Udalbideren Iruñeko egoitza nagusian Olentzero.net, Olentzeroren Lagunen Elkarteak bultzariko ekimena euskal Eguberrietan "pipa hortzean duela" agertzen den pertsonaia sustatu eta suspertzen laguntzeko helburuz. Horretarako webguneak jokoak proposatzen ditu, argazki eta bideoak partekatzeko aukera ematen du, berriak eskaintzen ditu eta Olentzerok bisitatzen dituen herri eta tokien zerrenda ere ematen du, tartean Euskal Herrikoak zein euskal diasporako datu eta ekarpenak.[+]


  • Olentzerori buruzko komikia txikientzako


    Olentzerori buruzko komikia txikientzako 2010/12/18
    Kultura / Euskal Herria

    Diario de Noticias, Udalbide eta Olentzeroren Lagunak elkarteak Olentzerori buruzko komikia karrikaratu dute etxeko txikientzat.

    Bertan, parte hartu dute Aingeru Epalzak, Mikel Aranburu eta Félix Flamariquek irudiekin.[+]


  • Euskal Kirolaren Eguna Laudion


    Euskal Kirolaren Eguna Laudion 2010/10/28
    Kirola / Euskal Herria

    Asteburu honetan ospatu dute Laudion (Araba), Euskal Kirolaren VII. Eguna, Euskal Kirol Federazioen Batasunak antolatuta. Kepa Acero surflaria izan da ohorezko gonbidatua.[+]

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©