Iruñeko Komunikabideak SAk Iruñerriko Euskalerria Irratiarentzat irrati lizentzia eskatu zuela 25 urte igaro dira. Atzo, bigarren aldiz, lizentzia eskaera egin zuten Nafarroako Gobernuaren egoitzan.[+]
EHLGren kontrako auzi nagusia behin betiko amaitu da.
Epea bururatu da. Eta horrekin batera, betiko bururatua da Euskal Herriko Laborantza Ganberaren (EHLG) aurkako auzi nagusia. Bost urte iraun duen auzibidea. Paueko auzitegitik iritsi zen atzo arratsaldean berria. Paueko prokuradore nagusiak Euskal Herriko Laborantza Ganberaren aurkako auzia ez du Kasazio Gortera eramanen. Kasazio Gortea, berez, ez da hirugarren graduko epaiketa bat. Kasazio Gorteak ez du berriz epaiketarik egiten. Auzibideak arauak errespetatu dituen baieztatzen du, eta zuzenbidea ongi erabili duten ebatzi.[+]
Milaka lagunek hartu dute parte euskaraz bizitzeko eskubidea eskatzeko Kontseiluak deitutako manifestazioan, Iruñean. Milaka lagun atera dira Nafarroako Gobernuaren hizkuntz politikaren kontra egitera. Herritar ugarik 'Euskaraz bizi nahi dut' kartela eraman dute soinean, eta herrien izenean ere aldarri hori bera eraman dute pankartetan. "Nafarroako Gobernuak ahal duen guztia egin du Nafarroan euskaraz bizi ez gaitezen", esan du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak hitzaldian, eta euskararen normalizazioa ahalbidetzeko baldintza berriak sortu behar direla azpimarratu du.[+]
Elkarren ondoan gutxitan ikusten direnak elkartu zituen eskertza egunak: EAJ, ezker abertzalea, EA, EB, AB, Aralar eta Alternatibako ordezkariak. PSE-EEkorik ere izan zen.[+]
Epaiaren berri izan bezain laster komunikabideen deiak jasoz eta adierazpenak eginez aritu zen Martxelo Otamendi. «Euskaldunon Egunkaria»ko zuzendari kazeta itxi zutenean eta egun «Berria»ko zuzendariak sententziari buruz egindako lehen adierazpenetan nabarmendu zuen auzipetu guztiak pozik daudela absoluzioarekin eta eskerrak eman zizkien babesa agertu eta eurengan konfiantza izan duten norbanako eta erakunde guztiei. Martin Ugalde Kultur parkeko agerraldian auzipetu guztiek abokatuekin batera sakonago aztertu dute epaia eta beren iritzia emanez.[+]
Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga 'Egunkaria'-ko itxiera kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, deliturik ez zutela egin argudiatuta. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia.[+]
Aberri Eguna heltzear dagoela, Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeak (EAJ-EA) gogor salatu du «Euskal Herriak azken urteetan pairatzen duen jazarpen politiko-judiziala». Duela gutxi bete da urtea PSOE Gasteizko Lehendakaritzan dagoenetik, eta, Udalbiltzaren aburuz, «urtebete daramate PSOEk eta PPk, agintzen batak eta gainbegiratzen besteak, Estatuko Estrategia aplikatzen Eusko Legebiltzarreko gehiengoa bereganatu zutenetik».[+]
2010eko Aberri Egunaren atarian, Udalbiltza®ko Zuzedaritza Batzordea osatzen dugunok zenbait gogoeta egin nahi ditugu:[+]
Epaileen ebazpena ahalik eta lasterren bete dadila nahi du Euskalerria Irratiak. Irrati lizentzien banaketa lehenbailehen amai dadin, arauturiko prozedimendua zorroztasun osoz betez, epeak luzatzeko maniobrarik gabe, irregulartasunik gabe, arbitrariotasunik gabe, justiziaz. Ez du gehiago eskatzen, ezta gutxiago ere.[+]
Frantziako eta Europako legerietan oinarrituz, defentsako abokatuek Baionako absoluzio ebazpena berresteko eskatu zuten.
Prokuradoreak bi mila euroko isuna edo «epaileak egoki deritzon isuna» eskatu zuen.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 |